inprimatu
Santa Jenobeba'ren bizitza
Izenburua:
Santa Jenobeba'ren bizitza
Sinadura:
Zubizarreta, Joan Mari
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zubizarreta, Joan Mari

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
74-76

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Santa Jenobeba'ren bizitza

 

Zubizarreta, Juan Mari

 

 1

 

 Santa Jenobeba nolakoa zan

 atzera nua kantatzen,

 orretarako laguntasuna

 berari diyot eskatzen;

 arren bizitza letu ezkero

 egon liteke arritzen

 Jaungoikuaren argi ederra

 ibillia zan zabaltzen.

 

 2

 

 Santa Jenobeba sortzetikan zan

 dukesa baten alaba,

 kondearekin ezkondu eta

 joan zan Reintamozala

 Jesusengana izandua zan

 txit fiņa eta leyala;

 gaztetan ereo edukatua

 munduan gutxi bezela.

 

 3

 

 Jenobebaren esposo au

 zan Sigfredo kondea,

 pobrearentzat errukitzua

 jenioz ere noblea;

 Golo gaistoa mayordomoa

 bizio txarren jabea,

 traizioan izandua zan

 iņun parerik gabea.

 

 4

 

 Reintamozala palazioa

 deritzen zioten jauregi,

 gorra albista bildurgarri bat

 araa zitzayen etorri;

 orra kondea suertatu da

 juatia agintari,

 eskubidiak utzi zizkion

 bere mayordomoari.

 

 5

 

 Esan bear det nola pasa zan

 etxe artako kontua,

 laister egin zan guzien buru

 Golo zan atrebitua;

 genekotzat egiten dio

 galdetu eskusatua,

 Santa Jenobeba gauza oyekin

 egon zan txit penatua.

 

 6

 

 Jenobebaren gustua etzan

 gizon orren kortesia,

 esposari abisatzea

 au zan desio guzia;

 karta batekin abiatu zan

 etxeko serbitzaria,

 Golo gaistoak arrapatu ta

 espataz kendu bizia.

 

 7

 

 Golok artzendu asmo sendo bat

 kondea engaņatzeko,

 karta falsoak atzera aurrera

 etxeko andrea galtzeko;

 andikan laistor logratu zuan

 kalabozuan sartzeko,

 Santa Jenobeba mundura etorri

 tormentu asko ikusteko.

 

 8

 

 Presondegian sartu zanetik

 egu gutxiren buruan,

 Santa Jenobeba'k bere burua

 aurdun an sentitu zuan;

 Sigfredoren kriatura au

 jayo egin zan orduan,

 laguntzallerik grano bat ere

 kalobozuan etzuan.

 

 9

 

 Golo zebillen denbora artan

 Luziferrekin nastua,

 lujurioso engaņatuta

 pekatuz aberestua;

 kriaturari mantxa kentzen

 au ezin logratua,

 amak semea batayatzen du 

 izena desditxatua.

 

 10

 

 Ama semiak kalabozotik

 iltzeko sentenziatu.

 kondeangandik Golo gaixtoak

 traizioan logratu;

 borrero ayek iltzeko ustez

 aurrean an zuten artu,

 orduan ere Jesus maiteak

 eriotzatik libratu.

 

 11

 

 Borrero bata espatarekin

 illtzeko zegoan jarria,

 batak besteai agindu ziyon

 tapatzeko arpegia;

 orduan ere probatu zuan

 agoniako larria,

 gizon oyeri jatxi zitzayen

 zeruko esperientzia.

 

 12

 

 Borrero ari mayordomoak

 modu onetan ordena

 Jenobebaren begi oriek

 entregatzeko argana;

 artu eskuan zakur begiak

 Konrado ori juana,

 Golo gaixtoak ez ezagutu

 guzientzako fortuna.

 

 13

 

 Modu orretan jarria zan

 eriotzako aurrean,

 Jaungoikoari erregututzen

 akordatzen zan guzian;

 Borrero oyek ordenatua

 juramentuan azpian,

 mendi mortuan egon zedilla

 bere bizitza guzian.

 

 14

 

 Ama semeak geratu ziran

 bakarrik mendi mortuan,

 lendabiziko lau ura pasa

 arbola bateņ ondoan;

 arrats orretan elurra ere

 gogotikan egin zuan,

 zenbait otz bere igarotzeko

 jayoak ziran manduan.

 

 15

 

 Andik urrena kueban sartu

 Jaunak emanik bidea

 erregututzen aditzen zan

 arturik zeukan fedea;

 bazauntz batek mantentzen ditu

 Jenobeba ta semea,

 abere oni pizti gaiztoak

 orduko jana umea.

 

 16

 

 Santa Jenobebak probatu ziran

 nolakua zan pobreza,

 bazauntzaren esniarekin

 semea eta kondesa,

 sufritu zuan kueba artan

 miseria ta flakeza,

 tormentu oyek adieraztia

 ez dago gauza erreza.

 

 17

 

 Ama semeak larru gorrian

 egonak zazpi urtean,

 bere gizona eta lagunak

 eizera juan artean;

 bazauntz bat billatu zuan

 sasi batzuen tartean,

 ondoren asi sartutzen zayo

 kueba zulo batean.

 

 18

 

 Bazauntzaren talayan egon

 begiratuaz aurrera,

 iduritua an zeguela

 persona baten figura;

 agindu zion bizia bazan

 ateratzeko kanpora,

 bero esposa arkitzen zayo

 konde jaun ori lurrea.

 

 19

 

 Bere esposa tristeza artan

 kondea desmayatua,

 izketan asi otortzen zaye

 saltoka desditxatua;

 elur artean larru gorrian

 ura zan mutill pijua,

 aita berea ikusitzian

 geratu zan arritua.

 

 20

 

 Desditxatuak egin zituan

 galdera arrigarriak,

 aturdituta egonak ziran

 aditzen zeuden guziak;

 Sigfredo orrek biraltzeri ditu

 etxera serbitzariak,

 agindu zion eramateko

 kotxoa eta zaldiak.

 

 21

 

 Aita semeak eta kondesa

 sartu zirade kotxean,

 bazauntz ura eraman zuten

 beren ondoren atzian,

 pena samiņak astutzen asi

 alai zeude biotzean,

 andik aurrera ondo izanak,

 irurak beren etxera.

 

 22

 

 Borrero Konrado'k ta Enrike'k

 bazuten juizioa,

 ezagututa ibilli ziran

 Golo'ren okultoa;

 ama semeak billatutzian

 eskatu barkazioa,

 kondeak eman andik aurrera

 betiko salarioa.

 

 23

 

 Urte batean kondea ibilli

 moruen, gerra orretan,

 etxera etorri Golo gaistoa

 traizoko lanetan;

 saldukeria deklaratua

 txantxarik gabe benetan,

 andik aurrera bizi zan arte

 kalabozoan penetan.

 

 24

 

 Kulpa gabeak ill eraztia

 delito izugarria,

 orrengatikan kalabozoan

 kondeak sar erazia;

 eskaporikan etzedukala,

 artua zeukan etzia,

 ama semeak billatu ezkero

 Golori kendu bizia.

 

 25

 

 Urkabe baten Golo ill zuten

 pasa istillu gogorrak,

 berri onikan ez du banatzen

 enbidioso alparrak;

 lujuriako pekatutikan

 etorri ziran okerrak,

 gorputzerako mesede gabe

 animarentzat negarrak.

 

 26

 

 Jenobebaren bizitza onetan

 jarri gaitian kontuan,

 bera zebillen lekuan,

 zenbat tristura eta naigabe

 igaroa zan munduan;

 errukitua ta limosneria

 justua izan pozak zoratzen

 eriotzako orduan.

 

 27

 

 Ama semeak igaro zuten

 bizitza guziz samiņa,

 zar gaztientzat ejenplo orietan

 ederra dago dotriņa;

 pekatariak ikasitzera

 oraiņ egiņ alegiņa,

 liburu oyek kostatzen dira

 errial bi ta erdiņa.

 

 28

 

 Juan Maria nere izena

 ondoren Zubizarreta,

 Santa Jenobeba egon zan kueban

 egiņa dago ermita;

 persona franco arritutzen da

 orain ura ikusita

 orregatikan zabaldu naidet

 euskaldunetan albista.

 


inprimatu