Mattin Aheztarra
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Kanta zazu Mattin, boz oxen horrekin
Euskalduna dadin liberti zurekin
Goizean has eta, arats arte bardin
Pertsu berri ala kantu xaharrekin
Zure konpainia denentzat atsegin.
2
Ahetzen sortua, berepenekua
Apal gelditua, haundi talendua
Ontasun ederra badu nahikua
Horren artatzeko gaitzeko gostua
Hor aise bizi da Mattin Ahezkua.
3
Jaun laboraria, biribil joria
Da pertsularia eta kantaria
Mundu zabalean kurri ibilia
Jainkoak emana du dohain haundia
Pertsutan artzeko gaitzeko aisia.
4
Zeren den plaxenta etzaio importa
Nun nahi den besta, hori beti presta
Ezin akitua pertsu ala kanta
Behin hasiz geroz ezin da arrasta
Holako gizona nundik ezin maita.
5
In behar denean besta bat herrian
Betiko usaian, omere onian
Mattin hor delarik gure konpainian
Denbora badoa ohartu gabian
Besta bururaino da alegrantzian.
6
Gonbita ukanik, hoi beti kontentik
Partitzen etxetik, golkoa beterik
Horren omoreak ez baitu parerik
Zahar ta gaztentza badu denetarik
Irriz asetzeko ez dago hoberik.
7
Hortz eta agina, maite du mahina
Jan eta edana apetitu ona
Bestan iganike gau eta eguna
Segidan airoski baderama lana
Lan ona iteko gaitzeko fazoina.
8
Betea talenduz, erne izpirituz
Beti bardin gostuz ariko da kantuz
Nor nori dohana xarmanki moldatuz
Batian lauda ta bertzean mendratuz
Zirto batzu gaitzak artetan botatuz.
9
Pentsu ta karkula aspaldi zuela
Ainitzek bezala muntatu famila
Andrea atxeman berak behar bezala
Emazte xarmanta prestu eta ixila
Bertze bat hoberik ez dakit badela.
10
Nahiz kanpañarra zeren lapurtarra
Da gizon superra gorputzez gotorra
Batto balinbada euskaldun zilarra
Holako ainitzen ginduke beharra
Biba pertsulari Mattin aheztarra.