inprimatu
Liburu berri
Izenburua:
Liburu berri
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1442.zk.
Orrialdea:
5

Liburu berri

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Eskual bi, liburu berri,

 Bat bertzea bezen jori,

 Eskurat zauzkit etorri.

 Ezin hobeki mbldatua da

 hoiek duten barne hori

 Fededunentzat hazkurri

 Bai eta ere sokorri

 Nahi daukute ekarri.

 

 2

 

 Obra horren egilea

 Eskual herriko semea,

 Dohain haundiez betea:

 Ele garbiez eginak dira

 nola bat ala bertzea;

 Jaun horrek duen nahia

 Deneri erakustea

 Gure zeruko bidea.

 

 3

 

 Apez xarmanta dugula,

 Haundia eta zabala,

 Lan guzietan leiala:

 Asko postetan frogak eginik

 bertze ainitzek bezala,

 Ikusiz horren ahala

 Aise egin zitakela

 Bikario jenerala.

 

 4

 

 Eliza dela xandatu

 Nor nahik erraiten baitu,

 Nahi dauku esplikatu:

 Denbora, gutiz bazter guziak

 Ainitz dira kanbiatu,

 Bizi moldeak errextu:

 Elizak ere behar du

 Berritze horri segitu.

 

 5

 

 Bertute ainitz izanik,

 Jaun horrek badu jadanik

 Ongia frango eginik;

 Afrikan ere egotua da

 hango beharra jakinik;

 Etorri zitzaukun handik

 Aire beltx hura harturik,

 Bainan etzuen bizarrik.

 

 6

 

 Gure kazeta Herrian

 Artikulu bat aldian

 Ginuen este guzian;

 Horren begira egoten ginen

 Aste batetik bertzian.

 Orai liburu berrian

 Irakurtu nai denian,

 Hor dugu esku menian.

 

 7

 

 Bada holnbertze eskualdun,

 Jendeki eta ezagun

 Gan direnak ainitz urrun:

 Liburu hori eskuratzea

 hoiek ere lukete hun.

 Jainkoari diot egun

 Egoiten gaitzala lagun

 Eskualdun eta fededun.


inprimatu