inprimatu
Jean Monlong adixkideari
Izenburua:
Jean Monlong adixkideari
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
930.zk.
Orrialdea:
5

Jean Monlong adixkideari

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Egundainoko erran zaharraz pentsaketan bainindagon,

 Pena gabeko plazer osorik ezin izan daite nion.

 Mundu huntarik denek gan behar, zahar gazte, txar eta on,

 Berri triste hoi ezin sinetsiz guziak hor gare egon,

 Uste gabean heriotzeak artu daukula Jean Monlong.

 

 2

 

 Eskualdun seme gizon xarmanta, arraia eta argia,

 Deneri irri goxo batean egiten zuen grazia.

 Eskualdun zahar ohidureri gain gainetik atxikia,

 Konpainietan omore ona, bai eta zer kantaria,

 Gure Jainkoak emanik zuen boz eder xoragarria.

 

 3

 

 Eskualdun garbi izan zituen gogo bihotz ta odola,

 Beti Eskualdun agertu ere sortu izan den bezala.

 Indar betean heriotzea etorri da horren bila.

 Piai hortarik sekulan ez da nehor etortzen gibela,

 Gure Jainkoak bere lorian betikotz onets dezala.

 

 4

 

 Zure galtzeak eman daukula pena haundi bihotzean,

 Bainan halere ez adiorik, ikus artio agian.

 Mundu huntarik denek gan behar, bakotxa gure aldian,

 Agian elgar atxemain dugu betiereko lorian,

 Gure Jainkoa kanta dezagun denek eternitatian.


inprimatu