Jaun erretora partitzen
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Kantuz artzera noa gogoa tristerik
Berri hits bat entzun dut ustegabetarik
Ainitz maite ginuen erretor Uthurrisq
Gutarik badoala graduz goititurik.
2
Kartier xarmanta da Baionan Sant Andre
Denetan bezala da koka-hala jende
Gu gana etorri zen orai zazpi urte
Partitze horrek gaitu denak uzten triste.
3
Jendekin alegera, elizan kartsua
Bihotzetik jalitzen otoitz-predikua
Kantuz artzea maite, boz ederrekua
Bazakien egiten denekilakua.
4
Tailaz apala bainan gorputzez gotorra
Kantuz artzea maite, Kantari ederra
Bertute haundikoa, eskualdun suharra
Ez baita harritzeko, baxenabartarra.
5
Apezpikuak denak manatzen baititu
Apezek ere horri behar obeditu
Xandatziak gradutan denak upatzen tu
Pentsu horrek parte bat kontsolatzen gaitu.
6
Izpiritu xorrotxa, abil ta nasaia
Lan guzietan berdin gaitzeko kuraia
Gazterik ukan men Jainkoaren deia
Apez on bat iteko bazuela gaia.
7
Eskual apez xarmanta, deneri grazia
Irria ezpainetan, arrai arpegia
Lan guzietan berdin ber abilezia
Deusek ez du lotsatzen horren bertutia.
8
Ez da gutarik urrun behauzun egoitza
Elgarren ikusteko badukegu xantza
Lana ainitz maite ta gogoa zorrotza
Lan guziak errexak ditazke zuretza.
9
Lanak hola manatuz gaitutzula utzi
Denen partez deraitzut igortzen goraintzi
Esker onak ditutzu milaka merezi
Zure otoitz kartsutan oi gu ez ahantzi.