inprimatu
Ikus arte jauna
Izenburua:
Ikus arte jauna
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1793.zk.
Orrialdea:
5

Ikus arte jauna

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Adixkide maitia kitatu gaitutzu

 Munduko itzulia bururatu duzu

 Hein harlan zintugula nork ote pentsatu

 Euskal Herri guzia penetan da sartu

 

 2

 

 Euskal Herri guzia jarri da penetan

 Euskaldun haundien bat galdu dugu zutan

 Oraligana zare gara zeruetan

 Sekulako jarria Jaunaren argitan

 

 3

 

 Zer gizon alegera, errexki irria

 Mintzailari pollita, dena plaxentzia

 Zerbitzu egitera ainitz ekarria

 Nor nahirentzat errex eleka artzia

 

 4

 

 Apezgoan sartu zen hoi arras gazterik

 Apez kartsua izan ororen gainetik

 Horren barnean etzen xede onik baizik

 Gaizkia pentsatzeko etzuen astirik

 

 5

 

 Hoinbertze obra eta hoinbertzeko lanak

 Zure denboran tutzu egin bakarrenak

 Lanean arizanez gau eta egunak

 Euskaldun egon diten beti eskualdunak

 

 6

 

 Jakintsun haundietan izan baita haundi

 Ohore urguluak bertzentzat tu utzi

 Erakutsiz Jesusen legea deneri

 Izan behar garela bertzen zerbitzari

 

 7

 

 Denen gatik man da zinezko apeza

 Ainitz kartsu zituen kantu ta otoitza

 Afros betan zeraman eskola t'eliza

 Guzien gidatzeko urrezko bihotza

 

 8

 

 Jakintsunak dirade izanak leheno

 Duda gabe gero're Malien oraino

 Nago izatu denetz nehor egundaino

 Jakitatez hobea ainitz hori baino

 

 9

 

 Aspaldi sartu eta etorri adina

 Borondate, kuraia lehen bezen ftna

 Uste gabe jin zaio pausuko orena

 Hori ere ez baitzen betiko egina

 

 10

 

 Eskolaren emaiten zonbat zonbat urte

 Harekin ibiliak zernai gizon gazte

 Oroitzapena ona atxiki diote

 Segitzen, etorririk, hor bazen hoinbertze

 

 11

 

 Uztaritzen egin da entarramendua

 Aspaldikoa baitzen herri hortakua

 Apezpiku ta apez hor bazen mundua

 Denek egin diogu otoitz bat kartsua

 

 12

 

 Mundu huntarik denek baitugu gan behar

 Elgarretara bildu gare gazte-zahar

 Agian ikusteko zeruetan elgar

 Ni ere etorriko egun edo bihar


inprimatu