inprimatu
Ikazkin
Izenburua:
Ikazkin
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
614.zk.
Orrialdea:
4

Ikazkin

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Eskolarik ez eta, ez jakin zer egin,

 Karkulan egon nintzen ene aitamekin:

 Munduan bizitzeko zerbeit behar jakin,

 Zerbeit behar jakin,

 Hortako jarri nintzen mendian ikazkin.

 

 2

 

 Ikazkin chahartto bat harturik laguntza,

 Laster ikasi nuen egiten ikatza:

 Bira bira ezarriz fago ala haitza,

 Fago ala haitza,

 Hola bilakatu naiz ni ikazkin beltza.

 

 3

 

 Mendian bizitzeko behar den bezala,

 Nihaurek egina dut charmanki etchola

 Gaina zohiez eta buztin-lurrez zola,

 Buztin lurrez zola,

 Ikazkin hor bizi naiz errege bezala.

 

 4

 

 Zoin den eder choria goiz danik kantari,

 Ene alegeratzen bozkarioz ari!

 Etchola inguruan, ttipi ala larri,

 Ttipi ala larri,

 Agur bat nahi dute in ikazkinari.

 

 5

 

 Gizona mendian da sonaki hazia:

 Talo freskoa eta baba egosia:

 Nasaiki arrapatzen dut nik ihizia,

 Dut nik ihizia,

 Beha ez denez eder ikazkin bizia!

 

 6

 

 Tronpatzen baita nitaz urrikaltzen dena!

 Ez duke ezagutzen ene zoriona:

 Bake osoa eta azkar osasuna!

 Azkar osasuna!

 Urusagorik ez da nola ikazkina.

 

 7

 

 Ene herritar batzu, haurreko lagunak,

 Fortuna egitera etchetik juanak,

 Atcheman baikituzte plazer hoien penak,

 Plazer hoien penak,

 Obe zuten balire egin ikazkinak!

 

 8

 

 Mezarat jausten bainaiz bethi igandetan,

 Chuchen erabiltzeko jaunaren legetan,

 Familian pasatzen eguna frangotan,

 Eguna frangotan,

 Bainan gero ikazkin bertze egunetan.

 

 9

 

 Hoinbertze gazte bada hirirat doanik,

 Plazerezko bizia hor dela jakinik:

 Osasuna galdua frango da dagonik,

 Frango da dagonik,

 Sano biziko ziren ikazkin eginik.

 

 10

 

 Amerika hoitarat ainitz gaten dire:

 Urrungo fama bethi plazer eta lore!

 Bakar-bakarra bizi desertuan dire,

 Desertuan dire,

 Urus bizi litezke ikazkin balire!

 

 11

 

 Mendirat jiten baita maiz ihiztaria,

 Arrapatu beharrez penaren saria,

 Bainan hasten denean tenpestaz uria,

 Tenpestaz uria,

 Ikazkin etcholan da orduan loria!

 

 12

 

 Bi zerbitzari ditut, chakur ta astoa:

 Enetako balios hoien zerbitzua;

 Batek guardia eta bertziak garraioa,

 Bertziak garraioa,

 Trankil bizi dadien ikazkin gaizoa.

 

 13

 

 Emaztegaia badut, nihaurk atchemana;

 Kolore churi gorri, zen neskatcha fina!

 Enekin ezkontzia derait itzemana,

 Derait itzemana,

 Urus bizi dadien gaizo ikazkina!

 

 14

 

 Fitesko ezkontzea baitut esperantza,

 Familia hazteko ez naiz bate lotsa:

 Zeruko Jainko Jaunak haurrak igor betza.

 Haurrak igor betza,

 Gerore ikazkinak iteko ikatza!


inprimatu