inprimatu
Ihiztaria
Izenburua:
Ihiztaria
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
539.zk.
Orrialdea:
4

Ihiztaria

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Kantu berri kantatzen ote naiz asiko?

 Berritz ere bainuke zerbeit erraiteko:

 Ichilik egotu naiz jada azpaldichko,

 Moda jina baitugu bakantzak artzeko!

 

 2

 

 Gizon charmanta dugu hauzoan Chemartin:

 Afizione gaitza du horrek ihizin;

 Airoski partitzen da bethi argi-aintzin,

 Deusetan ez bailio plazer hori hutsin.

 

 3

 

 Izan dembora eder ala bardin tcharra,

 Ez du deusek lotsatzen jaun horren oldarra.

 Berekin harturikan harma-ta chakurra,

 Mendiari lotzen da konkortuz bizkarra.

 

 4

 

 Chakurra arrastoan laster ezarririk,

 Bidechkan ezartzen da ongi postaturik:

 Handik pasataen bada ez dik eskapurik,

 Ondo hautan ez baita tirari oberik.

 

 5

 

 Mendiko akiduraz ez da bate lotsa:

 Hori ainitz on baita osasunarentza;

 Ihizin ere segur behar dela chantza,

 Zerbeiten ekarizeko jin eta aratsa.

 

 6

 

 Iragan egunian zuen balentria,

 Etcherat ekarririk gaitzeko herbia.

 Ezin haundiago zen jaun horren loria:

 Ikusten ibili da kartier guzia!

 

 7

 

 Herbi eder horrekin egina du besta

 Nik ere auzo gisa izan dut gombita:

 Lanak ziren altchatzen, mainean jar eta.

 Chuchen ez dakit zombat ote zaion gosta!

 

 8

 

 Batzuek gombit eta bertzek jelosia:

 Herbi hortaz mintzatu da ainitz jendia.

 Fama ateratu da, gezur al'egia,

 Herbi hori botikan zela erosia.

 

 9

 

 Mundu huntan badago hoimbertze itzuntzi,

 Jendea mintzatzerat behar dela utzi:

 Gauza on zombait janez nahi dugu bizi,

 Chemartinek daukuno ekartzen ihizi.

 

 10

 

 Emazteki charmanta etcheko andria,

 Jateko on egiten ongi ikasia:

 Ez dugu ahantziko horko bazkaria,

 Ezin obea baitzen delako herbia.

 

 11

 

 Bazkariko demboran hor bazen omore,

 Elgarrekin emanez zombeit kantu aire;

 Herbirik arrapatzen bauzu gero ere,

 Plazerrekin jaterat etorriko gare...

 

 12

 

 Dembora pasatua ez berritz etortzen;

 Ardura berantegi dugu karkulatzen!

 Jakinez ihizia zer gauza ona zen,

 Ni ere ihiztari eginen bainintzen.


inprimatu