inprimatu
Ihixtarien afaria
Izenburua:
Ihixtarien afaria
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
801.zk.
Orrialdea:
4

Ihixtarien afaria

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Iragan egunian hau ikasi dugu,

 Lau ihiztarik nola duten elgar aitu,

 Herbi bat behautela numbeit arrapatu:

 Ase on batek bethi plazer iten baitu!

 

 2

 

 Batita ostalera gaitzeko gizona!

 Ihiztari hoieri zuen itzemana:

 «Ekartzen banauzue hebigno bat, huna,

 Ortaz inen dautzuet nik saltsa bat ona!»

 

 3

 

 Chimunek in zioten bertzeri aipua:

 «Nik bazakiat nun den gaitzeko lekua:

 Fagolako machela baita famatua,

 Hor atchemain dugu herbi delakua!»

 

 4

 

 Ihiziko chakur bat baitzuten lauentza,

 Taila ederrekoa zuri eta beltcha,

 (Uruski ederra zen goiz hortan ihintza),

 Arrastua segitzen zuen lan errecha...

 

 5

 

 Landa-chola batean arrastua hartuz,

 Harat-hunat zabilan buztana igituz,

 Batian ichil eta bertzian pleñituz;

 Patar bati lotu zen saingak emendatuz!

 

 6

 

 Ongi zaindu beharrez bide gurutziak,

 Ardura hor baitira pasatzen herbiak,

 Ongi harmatu eta ernerik begiak, 

 Bakotcha bere postan hot zauden jarriak...

 

 7

 

 Duda gabe numbeitik zela etorriko,

 Aspaldian hor zagon Chimun kokoriko.

 Gibeletik fin zaio chimisten pareko,

 Bi tiro eman dazko lasterrau gateko!

 

 8

 

 Herbian malezia handi ta abila:

 Larre baterat gan da utzirik machela;

 Nahiz chakurrak duen egin in ahala,

 Arrastoa galdu du atcheman bezala.

 

 9

 

 Harat-hunat lasterka tormentan ibiliz.

 Unatuak hor ziren ta trenpan izerdiz:

 Kopeta ilun eta gogoa zuten hits,

 Etzirela aseko aldi huntan herbiz!

 

 10

 

 Bertzaldi batetako herbia utzirik,

 Gibelera jin dira bihotza tristerik:

 Batitak ezarri tu alegeraturik:

 «Denentza erresurtsa hemen badiat nik!»

 

 11

 

 Hitz eman den bezala in diote saltsa,

 Hoi lan errecha baita kuziner batentza!

 Nasaiki ezarririk biper eta gatza,

 Ezin obea eta ausarki denentza!

 

 12

 

 Batita ostatera, zer kuzinaria!

 Saltsa hori ahotik zen ezin utzia.

 Chimunek gero zuen duda etorria,

 Herbi honi nola zen bururik gabia!

 

 13

 

 Nahiz afaria zen denen gostukua,

 Berri tchar bat orai da hor ateratua:

 Gachina dabilala bai, kechu kechua,

 Galdu berria baitu etchetik gatua!


inprimatu