Euskalduna-Herria: ehun urte
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Hemezortzi ehun ta lauhogoita zazpia
Primadera martxoko ilabetia
Eskualdun suharra zen jaun deputatia
Horrek izatu zuen pentsu bat haundia.
Eskuaraz itia
Kazeta berria
Mintzaira garbia
Oi! denen loria
Hola sortu zen gure astekaria.
2
Gure astekariak aurten ehun urte
Halaere beti da eder eta gazte
Orduan tiki zela dudarik ez daite
Laster haunditu eta ibilki da fite
Hutsik egin gabe
Beti astez aste
Horren beha gaude
Gizon ta emazte
Zeren denek dugun ezin geiho maŕte.
3
Eskualdun haundia zen segur Etcheberry
Kuraia ta bertute zuen ŕhaurn
Kazeta eskualduna du xutik ezarri
Pochulu eman zuten horren zuzendari
Abiatu kurri
Hola herriz herri
Bildu osagarri
Bai eta sokorri
Deneri emanez denetako berri.
4
Nolakoa izan den horren hastapena
Den hoberenak ere du here lana
Hazi ona zelakotz astetik eraina
Errekolta ederra da bildu duguna
Izpiritu fina
Atxeman izena
Ongi zohakona
Kazet Eskualduna
Argitasun ainitz ekarni daukuna.
5
Gerla akabatu ta uste gabetarik
ESKUALDUNA debekatu agertzetik
HERRIA atera zen segidan ondotik
Lafitte Kalonje jauna buru ezarririk
Ordutik geroztik
Hor dabila xutik
Ongi gidaturik
Agian luzerik
Desiratzen diot bihotz bihotzetik.
6
Aspaldi sortu eta ainitz da haunditu
Mundu zabal guzira dute hedatu
Denetako berriak ixtorio kantu
Nork daki horrek zonbat duenetz garraiatu
Dezan kontinatu
Behar da sustatu
Eta sokorritu
Denek eskuz esku
Denen batasunak indar haundia du.
7
Xoragarria dugu eskualdun kazeta
Zerbitzari leiala bezen plaxenta
Ezin hobekiago gidatua baita
Xokoz xoko dabila den en berriketa
Sekulako meta
Barne hortan baita
Zernai berri mota
Gu denen kontenta
Kazeta eder hori nola ez maita.
8
Ainitz gizon haundiak beti izan ditu
Jakintsun arraroek dute gidatu
Partikulazki batto nahi dut laudatu
Ene geihen denboran Lafitte da izatu.
Zer lanak oz ditu
Horrek bururatu
Gau ta egun aitu
Gu nahiz argitu
Here bizia hola zuen higatu.