inprimatu
Doluan den adixkideari
Izenburua:
Doluan den adixkideari
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
932.zk.
Orrialdea:
5

Doluan den adixkideari

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Jendea urus bizi behar zen bekatu egin ez balu,

 Mundu huntako nahigabeak hortarik baitira eldu.

 Bekatuaren ondorioa denetan dabil ta zalu,

 Bazter orotan hola ezarriz pena malur eta dolu,

 Ene betiko adixkideak espos laguna du galdu.

 

 2

 

 Bakotxak berak sentitzen baitu ukan duen bihotzmina,

 Nik ezin diot hemen esplika zuk orai duzun xangrina.

 Oinon gazterik eta betikotz galdurik zure laguna,

 Zuk galdu duzu laguna eta zure haurrek aldiz ama,

 Sekulan deusek ez baitu kentzen amaren orroitzapena.

 

 3

 

 Pena plazerrak izatu dira orai bezala leheno,

 Dudarik gabe beti izanen geroan ere oraino.

 Itxura ona izanik ere, iduriz azkar ta sano,

 Iduzkiaren borrokatzera beti eldu zonbeit lano,

 Malur haundiagorik ez da laguna galtzea baino.

 

 4

 

 Heriotzeak ereman baitu oraino frango gaztea,

 Zure eskuan utzia dautzu xarmanteko familia.

 Elgar sustatuz eta maitatuz biek zinuten hazia,

 Zeru gainean hauta dezala zuen guzien tokia,

 Elgarrekilan iragaiteko eternitate guzia.

 

 5

 

 Orai zinuzten behar zirenak denak urus izaiteko,

 Famila kasik hazia eta zonbeit on ere laneko.

 Bizi moldea ainitz ederra ohorezki bizitzeko,

 Bainan denenzat legea hor da gogoan erabiltzeko,

 Mundu huntara jinak garela goiz edo berant hiltzeko.

 

 6

 

 Nahiz zaituen malur haundiak ainitz kolpatu doidoia,

 Bihotzmin horren ezeztatzera emeki zaite entseia.

 Bizitzeko da atxiki behar bertute eta kuraia,

 Bakotxak bere gurutzeņoa umiliatuz garraia,

 Dudarik gabe hola delakotz Jainko Jaunaren nahia.


inprimatu