inprimatu
Chimuni ihardespena
Izenburua:
Chimuni ihardespena
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
499.zk.
Orrialdea:
4

Chimuni ihardespena

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Nefadako atdetik jin zaaku berria,

 Gure lagun Chimunek kantuz igorria:

 Haundi izana gatik hor irabazia,

 Bertze zerbeitez dela segur miseria

 Ez dela alegera bakarrik bizia!

 

 2

 

 Udan beroa eta ainitz hotz neguan,

 Eremu ainitz eta nehor ez hauzoan,

 Gisa hortan denbora ez da laster johan:

 Lagun eta maiteak ardura gogoan:

 Gochoago liteke hekien ondoan!

 

 3

 

 Ainitz gure artean direlarik gazte,

 Bizi molde obeak chekatzen dituzte:

 Guzien nahia da bizi nahi aise:

 Laster aberaseta ezperantza dute,

 Trankilki bizitzeko ahal bezen luze...

 

 4

 

 Gu aldiz, zonbeit! Tonto, ezin menturaz,

 Herrian geldituak elcheari buruz:

 Ez ga zonbeit bezala kargatuak diruz:

 Bainan halere bizi chuhur bainan urus:

 Gure omore ona erakusten kantuz.

 

 5

 

 Jainkoak eman zuen mundurat gizona;

 Behar zen guziekin amodioz ina:

 Gogoetan etzadin alferretan una,

 Emaztea in zion biziko laguna,

 Elgarrekin zezaten familia forma.

 

 6

 

 Uroski biziteko ez aski dirua:

 Ontasun ederrena da amodioa.

 Ezin aski estima haren balioa.

 Zonbat choragarriden eteheko chokoa:

 Bihotzez maita eta bardin maitatua!

 

 7

 

 Aratsa jin denena, eguna bete-ta,

 Zoin plazer kausitzia famila charmanta!

 Istorio ta ele, haurrekin josteta,

 Alegeraki berdin zonbeit aire kanta;

 Bizi molde oberik segurki ez baita!

 

 8

 

 Goizean goiz jeik eta, bardin berant etzan,

 Bihotz onez lanean behar gare aizan:

 Haurrez eta andreaz ainitz arta izan:

 Penak eta plazerak amodioz jasan;

 Gu bezen urus denik ez ditake izan!

 

 9

 

 Nahiz ez diren haundi hemen etorkiak,

 Gu ez gaitu lotsatzen hemen bizitzeak,

 Ohorezki hazirik gure familiak...

 Bazterrerat emaiten in ahal guziak,

 Bz baitu nehor galtzen zerbait izaitiak.

 

 10

 

 Mundurat jinez geroz, numbet behar bizi.

 Bakotchak bere gostuz behar du ikasi.

 Penak eta plazerak bihotzez onetsi:

 Bertzeak maita eta guhaur maitarazi,

 zeruko Jainkoa da gu denen nagusi.

 

 11

 

 Denbora joan eta etortzen adinak:

 Ez dira berritz jiten pasata egunak!

 Denborak eramaiten plazer eta penak:

 Hemen urteak dira laster iraganak:

 Munduan utzi behar munduan ukanak.

 

 12

 

 Arras urus dagonik ez bide da nehun:

 Kuraia acthikazu, adiskide Chimun:

 Biltzen ditutzunean hor zonbeit miliun

 Hemen atzemain tutzu bethi zonbeit lagun

 Bai eta andre gaiak, baten plazan ehun!

 

 13

 

 Hemen mutiko baino geihago neska:

 Hortakotz andre gaiak badire doblezka:

 Mutchurdintzen ai denik da zonbeit banaka!

 Huntan akabatzen dut gaur ene kalaka,

 Gaizkirik erran badut, irakurlek barka!


inprimatu