Berriz arte, Sara!
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Bazko biharamuna Lapurdiko Saran
Egun goxoa zela nahi nuke erran
Liburu idatziak nork bere maneran
Denek hoin maite dugun euskaldun mintzairan.
2
Ainitz leku xarmanta Saran Omordia
Sala haundi hori zen mukurru betia
Bakotxari emana mahin ta alkia
Euskaldun liburuen gaitzeko feria.
3
Goizean direnian ateak ideki
Ikustera sartu da jendea poliki
Konplimendu goxo bat, ikus eta hunki
Denen gostuko bazen hor hauta ausarki.
4
Bazkaltzera gan gare ongi goseturik
Zahar eta gazteak, ginen denetarik
Apez zonbeit ere zen mahian jarririk
Jan edaten ez dute laguntza beharrik.
5
Ostatu hortan sala eder ta haundia
Jatera ukan dugu on eta nasaia
Ongi jan edan eta gorritu bisaia
Platak garbi uzteko baitugu usaia.
6
Sararat etorri da jende aide gaitza
Zonbat zen erraitia neke da enetza
Biltzar horiek dira balios denentza
Solas eginez baita iten ezagutza.
7
Egun horrek guziak gaitu ongi utzi
Muntatzailek eskerrak dituzte merezi
Hoinbertze jende horra date bil arazi
Bihotzetik diotet igortzen goraintzi.
8
Guzientzat eguna laster da pasatu
Nor bere aide gare denak barreatu
Elgar agurtuz dugu xede hauxe hartu
Berriz er, etortzia Jainkoak nai badu