Baionako bertsulari-besta
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Batasun baliosa Baionan Ibaia,
Zeren frogatu baitut nik artako doia:
Igandean egin du besta bat arraia;
Hortarat bildu baita jendetze nasaia,
Ez dute urrikirik eginik piaia.
2
Otel famatua da Baionan «Larreta»:
Hori leku charmanta egiteko besta.
Nor nahi jin zitaken hortara bazkaita:
Jan eta edan onak hola egineta,
Pertsulariak zuten bai gaitzeko feinta!
3
Jaun hoien talenduak paretik ez baitu,
Bazkariko demboran ez gare unatu.
Denetarik baitute hoiek ateratu,
Choratuak begira hor gare egotu:
Chuchen zer jana dudan ezin naiz oroitu!
4
Hola jan edan eta guziak lorios:
Kafea edatean etzagon nehor hotz.
Plazerekin, ditugu hor aditu bi boz:
Azparneko, Loiato, bertzea Sabarotz.
Hoikien entzuteak pizten zuen bihotz!
5
Pertsuen etzuteko bildu baita jende,
Denek pertsulariak, hanitz tuzte maite.
Sala hoi ixtan batez gaindika da bete.
Aritchelar jauna zen denen gidatzaile,
Jaun hori denetako zeren den kapable.
6
Chanpun, Errechil eta Ahetzeko Matin,
Chalbador, Zubikoa, Esponde gaztiakin.
Nehor ez da unatzen sekulan hoiekin.
Denek segurki dugu irri ainitz egin:
Maitchago entzutea ginuke atsegin!
7
Hoik erraiten dutenen parerik ez baita,
Bethi mihian dute denen errepusta:
Izigarriak tuzte han deneri bota.
Guziek, egin dugu hor irriz-zaparta.
Ordainzat izan dute ainitz esku-zarta
8
Denek merezi dute ainitz laudorio.
Besta horrek guretzat ainitz du balio.
Gizon hoientzat dugu ainitz amodio,
Hor zen batek bihotzez goraki hau dio:
«Aintzindari maiteak, nauzuen artio!»