inprimatu
Anoetatik lekora
Izenburua:
Anoetatik lekora
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
884.zk.
Orrialdea:
2

Anoetatik lekora

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Pertsularien zoin gehiagoa eskual herri Donostian,

 Anoeta plaza izendatzen den leku eder xarmantian,

 Zahar ta gazte horrat bildu den ospe baten aintzinian,

 Pertsulariak ere jin dira denak talendu haundian,

 Bethi obeki egin beharrez esperantza bihotzian,

 Esperantza bihotzian.

 

 2

 

 Xapelgo hortan behar baitzuten batto ezarri nagusi,

 Goizean hola denak dituzte hor pertsutan ararazi:

 Aitzakiarik ez izaiteko batzu bertzekin nahasi,

 Bakotxak bere talendu hori behar zuen erakutsi:

 Aratsaldeko lau oberenak hola dituzte berexi,

 Hola dituzte berexi.

 

 3

 

 Ez da dudarik, lau oberenak jujek dituzte hautatu:

 Aratsaldean hoitarik hiru oraino behar baztertu.

 Lan hoi ez dela hanbat errexa behar ere konprenitu;

 Azken bientzat Ustapideikin Chalbador zen buruz buru

 Batzuen penak bertzen plazerra egundainotik egin du,

 Egundainotik egin du.

 

 4

 

 Aurten ore de lehen xapeldun ateratu Ustapide.

 Denek dautzugu bihotz barnetik laudorio ta ohore!

 Eskual-herriko pertsularitan denen buruzagi zare!

 Pertsu moldatzen zinez baduzu talendu eta botere:

 Gure Jainkoak zure ordainak igor ditzala gerore,

 Igor ditzala gerore.

 

 5

 

 Nola esplika eskual herrian denak dugun atsegina,

 Ikusiz nola goiti ari den guziek maite duguna.

 Donostiatik ekarri dauku frogarikan ederrena,

 Xapelgo hortan Chalbador baita ateratu bigarrena:

 Haundienetan haundia dago jaun horrek duen dohaina,

 Jaun horrek duen dohaina.

 

 6

 

 Pertsuen dako eskual herriak badu ainitz amodio:

 Hoik entzutia guretza bethi plazer eta bozkario.

 Segur guziek merezi dute ohore ta laudorio:

 Nik ere hemen igortzen daiet bihotz barnetik adio,

 Gure Jainkoak hola nai badu bertze aldi bat artio,

 Bertze aldi bat artio.


inprimatu