Alegia berri bat
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Oilarrak zakurrari: «Oi, adixkidia,
Haizu dea laguntza hiri galdazia?
Oilo zahar gaztetan diat desmasia,
Aintxu hustua baita en' oilotegia.»
2
Zakurrak errepusta hauxe egin dio:
«Zerbitzu egitia ez diat hastio
Mundu huntain bakotxak bere ofizio:
Ni hemen jarria nauk denen gomendio.»
3
- «Martxant gaxto bat baduk hunat eldu dena,
Kaxkarot hoietarik, oihu ta marruma:
Etxeko andriaikin dik zerbeit kombina,
Oilokiz asetzeko trukatuz arraina.»
4
- «Pen haundikin diat nik hoi konprenitzen,
Lagunk hola galduz zer penetan haizen!
Martxant hoi berritz hunat delarik etortzen,
Segura jakinen dik ni hemen nor naizen.»
5
- «Adixkide maitia, konpreni zak ontsa:
Hauxe egin behar duk gure seinaletza:
Ikus orduko inzak saingaldi bat gaitza,
Ene lagun hoiekin gorde gaiten ontsa.»
6
- «Oilar maitia, otoi, kondazak bai nitan.
Seinale izanen duk hoi ene sangetan.
Ongi gorde zaitezte urrun landa hoitan:
Hutsik gan beharko dik horrek aldi huntan.»
7
- «Erran bezala beraz ta ikusi arte,
Laguneri behaiat orai eman parte:
Oilotegia badugu salbatzen holaxe,
Saritzat izanen tuk segur bi arroltze.»
8
- «Hi hemen oilar eta ni berritz zakurra:
Kontseilu bat nik daiat emanen zuhurra:
Norbeit hasten denian oihuz «purra purra»,
Etzaiteztela mugi zeren den gezurra.»
9
Zakurrak itzemana zuela atxiki,
Horren arribatzian saingatuz bortizki;
Ez baitzaion iduri hoi bazela aski,
Giheletikan zion zangarra ausiki.
10
Andreak oilueri oihu eta oihu.
Egun hartan battore nihundik ez eldu,
Ezin konprenitu du norat ziren galdu:
«Zer bilakatu dira oi zer mila debru!»
11
Martxanta kexatua, oilorik nihun ez;
Zakurrak ausikia, zangarretik minez;
Furian partitu zen samurtua zinez,
Etzela berriz jinen juramentu inez.