inprimatu
Aire xahar batean
Izenburua:
Aire xahar batean
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1920.zk.
Orrialdea:
3

Aire xahar batean

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Aire xahar batean

 kantatzera noa

 Alegera izanez

 bihotz ta gogoa

 Sala huntan bildu da

 gaitzako multxoa

 Ezagutzen iteko

 altxatuz basoa.

 

 2

 

 Apezpikuak dauku

 artzaina igorri

 Denen partez dorautzut

 nik ongi etorri

 Otoitz bat egin diot

 gure Jainkoari

 Denak izan gaitezen

 elgarren sokorri.

 

 3

 

 Kanbotik heldu zauku

 xarmanta apeza

 Berekin ekarri du

 bere faine gaitza

 Apez kartsua eta

 zabala bihotza

 Holakoa behar da

 San Andren guretza

 

 4

 

 Ainitz gizon arraia

 da gure artzaina

 Guk behar bezalako

 arrunt eskualduna

 Ongi kontina dezan

 hasia den lana

 Denek elgar lagunduz

 goazen aintzina.

 

 5

 

 Artzain berria hor da

 orai gur'artean

 Gu denak laguntzeko

 zeruko bidean

 Desira hauxe dugu

 denek bihotzean

 Luzaz egonen zaitela

 gurekin agian.


inprimatu