Zorionak
Zubillaga, Manuel
Gaur inguratzen ari zaizkigu
jai batzuek pozgarriak
Kriston jaiotza dala merio
gizonentzat jarriak,
guzioi argi egin deigula
Belengo izar argiak
beti pakean bizi gaitezen
mundu guziko erriak,
kendu ditzala komeni bade
gure neke ta larriak.
ta zuentzat auxe opa du,
artzaille agurgarriak,
urte guzian zuen morroi den
Manuel Zapatariak
zoriontsuak izateko
Gabon eta Eguarriak.
|