Santutzu zuekin
Zelaieta, Anjel
1
Eneko Rivas, Eneko,
ateak ditut erreko,
zure auzoak oroitzen zaitu
mendi altuen pareko.
2
Alex Lopezi, Alexi,
Urratu ahala hesi,
gauak eguna erne du eta,
auzoak lorak opetsi.
3
Kuban dago Jose Migel,
arragoan milaka igel
kiskali eta auzoan gaude
barne-muina zimel-zimel.
4
Ai, Iñigotxo Arteta,
puska dezagun pareta:
itsas aldetik, zabal-zabala,
itsaropena laketa.
5
Eta, zu, Gotzon Ibarra,
zumea bezain iharra:
auzo honetan zure aiduru
zeureak eta abarra.
6
Josu Lorente mutila,
kantuz ari da okila:
udaberria aurki da eta,
neskak berdez jantzi dira.
7
Zutinik Bittor Diegez,
ahaztu gara erregez
atalondoak ederturikan
lorez dagokien legez.
8
Gora!, Maite Martinezi,
merezi du, merezi:
barru barrura bota diezu
bihotzei mila gezi.
9
Oroi Xabier Gomezez
amoriozko babesez:
zure auzoan sortuak dira
kimu berriak lur hezez.
10
Zut zaitez, Gofi Gonzalez,
bazka zaldia zaldadez:
zure auzoan andra ederrak
apainduak amantalez.
11
Aikor, Aitor Errenteria,
altzatu duk gazteria
senda-belarrez, Ameli-txugaz
xahutu nafarreria.
12
Amaiera Lurdes Garaiz,
higi gaitezela garaiz:
hamabi elai haritz-haritzez
korrika hegada arraiz.
|