inprimatu
Gure euskera
Izenburua:
Gure euskera
Sinadura:
Zapirain, Juan Kruz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zapirain, Juan Krutz

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
13

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gure euskera

 

Zapiain, Juan Kruz

 

 1

 

 Nere barrengo estuasun bat

 kantuz beardet zabaldu,

 Euskalerriko anai maitiak,

 nai banazute lagundu.

 Oinbeste urtian dagon izkuntza

 orain ari digute galdu...

 Gure Jainkuak orrelakorik

 arren, utziko ez al-du!

 

 2

 

 Naiz aberetsa, naiz beartsuak

 zar, gazte, aundi, txikiyak,

 jakitun egin nai nituzke gaur

 euskalerritar guziyak;

 danon biyotza ikui ditzala

 Jaungoikuaren graziyak

 ikas dezagun zer lege diran

 guraso zarrak utziyak.

 

 3

 

 Lurzabal onen asiyerako

 emakume ta gizonak

 Euskeran eta Nekazaritzan

 ill arte jardun ziranak...

 gure guraso Aitor ta Amalen

 ogibide au izanak...

 Biyok dira gaur geyen-geyena

 zokoratutzen diranak.

 

 4

 

 Jakiņa dago izketa-era au

 eztala sortu berriya;

 irurogei ta amar etxalde

 ziran garayan jarriya;

 Babiloniyan izandu zuten

 naspilla izugarriya;

 ordukua da guk oraiņ degun

 Euskera maitagarriya.

 

 5

 

 Euskerak zenbait urte dituen

 oso jakintsu ez nagu

 biņipin Jesus baņo berrogei

 ta amar gizaldiz lenago...

 Aitor izena zuen aitona

 aztua ez da egongo...

 galdu baņo len gozo pixka bat

 ez al-diyogu emango?

 

 6

 

 Sei milla urte inguratuak

 entzun izan det dirala

 irurogei ta amar izkintza

 munduan jarri zirala

 -ordukua da gure Euskera-

 ta artian iņor eztala,

 Aitor etxalde guztiyarekin

 onera etorri zala.

 

 7

 

 Euskaldunaren iturburua

 Tubal'en seme Aitor zan:

 aren ezpaņetan gure Euskera

 orain ez bezain jator zan;

 gure aitonen txiki denboran

 ere alaxe omen-zan,

 baita gaur ere erbestetikan

 jendia nastu ezpazan.

 

 8

 

 Iturri ontan len ur ona zan,

 orain nastua ta otza;

 gure artian bein egin zuen

 lurmentzen ez dan izotza;

 birau zikiņik nai eta ere

 ezin esan dan izkuntza...

 au galdutziak erdibitzen du

 euskaldunaren biyotza.

 

 9

 

 Erdalkeriyan berotu gera

 sinismenian ozturik,

 gabiltzalako erbestetikan

 jendiarekin nasturik;

 ba-dirudigu bizi gerala

 nor ta zer geran azturik...

 lotsagabe ta izkuntza txarra

 ortik ez dator besterik.

 

 10

 

 Ai euskaldunak! Ez ote-gera

 noizpait zintzatzen asiko?

 Bide ortatik zer datorkigun

 laister degu ikusiko;

 Euskerarekin Euskal-erriyan

 ez gaitu iņork autsiko:

 Euskera gabe berealaxe

 etsaya zaigu nausiko.

 

 11

 

 Eztago urrerik, ezta zillarrik

 mundu onetan dagonik,

 nor bere etxian jaun eta nausi

 izatia aņa danik.

 Gu galdu nayez dabiltz etsayak

 uts egin gabe egunik...

 baņan gutarrik izango ote-da

 morroi bizi nai duenik?

 

 12

 

 Bedeinkatua izan dedilla

 Euskera zure itzala!

 Zuk erakutsi ziņidan neri

 munduan iņor nitzala.

 Zeruko Jaunak milla urtian

 gurekin gorde zaitzala!

 Zu iltzekotan, erri ta mendi,

 urak iruntsi gaitzala.

 


inprimatu