Hauteskundeak
Zaldubi
Ustekabean etorri dira
berriro hauteskundeak,
eta gogotik mugitzen dira
non nahitik giza taldeak,
sermoi ugari izaten dira
eta denak debaldeak,
baina algerrik dabiltza hoiek
engainatzeko jendeak.
Hitza harturik saiatzen dira
eta mintza aleginak,
halajainkoa ez ditu hartu
hoiek zintzurreko minak!
baina pentsatu hoiek direla
apaiz batzeren berdinak:
«Nik esana zuk egin ezazu
baina ez neuk eginak».
Guztia gaizki omen dagota
martxan jarri errota,
hobekuntzaren bila joateko
bada hainbat jende mota,
kontrarioari menderatzeko
joaz gogor pelota:
«Guk konponduko dugu guztia
eta zuk botoa bota».
Kezkaturik omen daude gaur
gure izateko eraz:
«ta boterea edukiz gero
aldatuko dugu keraz
Heuskal Herria jarriko dugu
mintzatzen sendo euskeraz...»
ta bitartean sermoi guztia
egiten dute erderaz.
Abertzalea izanagatik
jo ta ke erderaz ekin,
baina ez dira hoiek joango
urruti bide horrekin,
sarri ez gora batere fio
abertzale faltsuekin,
ekasiko dutela esanaz
euskal telebistarekin.
Hizlari hauen hitzak ez dira
inoiz ere aldrebesak,
entzuleari eman nahirikan
laguntzak eta babesak,
baina askotan hauek sinesten
ez dira oso errezak,
ta hor dijoaz sako hautsian
egin dituzten promesak.
Paradisu bat mundu honetan
margotuaz egunero,
gu jar dindezke hoien medioz
buru aldetikan ero,
hizlari hauek mikrofonotan
mintzatzen bait dira bero,
ikusi behar sartzen bazaigu
Parlamentuan Tejero.
Kolpe berria asmatu zuten
eta hau da bigarrena,
ahul izan arren, pistolarekin
inor ez bait ta txarrena,
baina guztiok ondo dakigu
militarrak dakarrena,
eta garaile suertatzen da
batzutan hirugarrena