inprimatu
Nikaraguari
Izenburua:
Nikaraguari
Sinadura:
Zalaparta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zalaparta

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1184.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nikaraguari

 

Zalaparta

 

 1

 

 Ertamerikan herri txiki bat

 borrokan gogor ari da

 urte askotan lana eginez

 gizartea nahi du alda

 bere bidea iraultzan datza

 igo behar mila malda

 askatasunaz edan nahi dute

 giza iraultzaren salda.

 

 2

 

 Urteak dira diktadorea

 akabaturik dagola

 eta herria eguneroan

 azkar aurrera doala

 bidean ditu etsai ugari

 iraultza beti hala da

 baina borroka dute gogorki

 ziur askatuko dela.

 

 3

 

 Askatasuna lortu zenuten

 duela urte piloa

 askok ez dute hori ulertu

 edo ez dute gogoa

 zuen herria izan dadila

 pakez beterik oroa

 indarkeria gainditu behar

 ezin da galdu saioa.

 

 4

 

 Nekazariek lan egiteko

 lurra banatua dute

 arrantzaleek ere berdintsu

 arranontziak dituzte

 langileria lantegietan

 azkenean dago aske

 denon artean egin nahirikan

 sozialismoaren bide.

 

 5

 

 Bide luzea, ingurutsua

 egunero hasten dena

 oinutsik egin behar askotan

 nahiz ta harriez betea

 burua tinko, makurtu gabe

 ezin begira lurrera

 erori arren aurrera doa

 Nicaraguar gizartea.

 

 6

 

 "Kontra" delako hori armekin

 eliza biblien bidez

 hauen artean yankiek daude

 ez da egiteko farrez

 borroka hontan sendo zaudete

 baina ez duzue errez

 hoien aurrean galdu ezkero

 ez da egongo ezer ez.

 

 7

 

 Etsai haundi bat duzu parean

 yankien herrialdea

 baina hor bertan ere badaude

 zuen aldeko jendea

 etsai gogorra duzue hori

 oro gorrotoz asea

 zuek zarete, anai maiteak

 iraultza bidea.

 

 8

 

 Gure herria zapaldurikan

 bahitua jarraitzen du

 baina zuentzat gure agurra

 hemen nahi dugu azaldu

 askatasuna lortuko dugu

 horren eguna da heldu

 sozialismoa gizakientzat

 mundu guztián zabaldu.

 


inprimatu