Alkar eziñ ekusiya
Zabaleta, Pello
1
Alkar eziñ ekusi
degu iñondikan
ez derizkiyot danik
gogorragorikan,
ezbadegu izaten
anaitasunikan,
iritxi bear zaigu
guza zuzenikan.
2
Eziñ ekusi ori
zeñek sortu zuan,
Kaiñek, Abel-ena
lenengo izan zuan,
geroztik onuntz zenbat
kalte egin duan,
esango dubenikan
ez dago mundean.
3
Alkar eziñ ekusi
¡au gure bizitza!
beiñ okertu giñan ta
zuzendutzen gaitza
akerraren adarrak
bezela gabiltza;
¿zeñentzako da ona
onlako ekaitza?
4
Alkar eziñ ekusi
¿ez alda tristia?,
gustatzen etzaigulik
begiyak ixtia,
ondo begiratuta
gaizki ekustia,
orretxek galduko du
gure bizitzia.
5
Alkar eziñ ekusi
au degun bitarte,
iñorentzat onik ez
guztiyontzat kalte;
etzaigu gogoratzen
orlakorik bate,
ez gera mudatuko
mundua dan arte.
6
Alkar eziñ ekusi
eta enbidiya,
geyenak badakite
gauz onen berriya,
lasai bizi nai eta
au da alderdiya,
pixti gaistuen gisa
jarri gera iya.
7
Alkar eziñ ekusi
degu inbidiyaz,
pizkorrenak jokatzen
dute maleziyaz,
mendekuari kalte
aundiyak egiñaz,
asko ez da egoten
mingañeko miñaz.
8
Alkar eziñ ekusi
enbidiosua,
maleziz betetako
gezurtiosua,
oyetatik ez dator
naitasun gozua,
bajuaren bizitza
da errukitsua.
|