Baroja eta Etxabe-tar Estanislada-ri nere zorion eta opamena, bere eun urte dituan egunean
Zabaleta, Juan
1
Milla zortzireun igaro eta
gañera ogeita amabiyan,
mundu ontara sortu ziñaden
Orri-illaren zazpiyan,
ezta erreza nolanai jartzen
eunki baten azpiyan,
beste ainbeste opatzen dizuk
Jaungoikuaren graziyan.
2
Zure inguru guziyetan gaur
ageri da poztasuna,
zergatikan dan oroitz eguna
zuri ospatzen zaizuna,
beñere baño alaitsuago
arkitzen da Oyartzuna,
bedeinkatua izan dedilla
zu sortu ziñan eguna.
3
Gaur ekusten da eun urtetan
zure doayezko griña,
ta zeñek diyo Gurutzeari
zuk beziñ naitasun fiña
ondorenguai erakutsitzen
sayatzen da alegiña
nayago nuke beste eun urtian
orla biziko baziña.
4
Albanezake zure kemena
aundiya onela goitu,
zeruko aita begira dago
berak ekusiko ditu,
oraindaño orrek bezela danak
bide zuzenai jarritu,
agertzen diran etsai gaistuak
egiñ ditzagun garaitu.
5
Biyotza pozez saltoka dabill
eziñ egon da geldirik;
eun urteko amona-xar bat
orren pizkor ekusirik,
nere opamen txikiya onek
eztu iñolaz neurririk,
gure Jainkuak gordeko aldu
urte askuan bizirik.
6
¡Gora! Amona, eta gañera
fameli agurgarriya,
¡gora! agintari prestuak eta
¡gora! Oyartzun-go erriya
eun urteta iritxitzia
ez alda gauz mirariya?
danon artian bear bezela
eman zayogun sariya.
7
Nai eta nayez arkitzen nitzan
zerbait esan bearrian,
ixillik nola egongo nitzan
orlako egun ederrian,
zori-onian ekusten zaitut
nere begiyen aurrian,
Amon oberik ezta izango
Kantabriyako lurrian.
8
Gaur Oyartzuna arkitutzen da
atsegiñez ta gozoro,
nere omen au, txikiya bañan
artu ezazu osoro,
nere biotzen erditik amen
garbi nai dizut oparo,
¡Agur! ¡Amona! osasunakiñ
bizi zaitia luzaro.