Akilino Agerre'kuari
Zabaleta, Juan
1
Dibersiyoko lana
gustatzen zait beti,
argatikan bertsuak
adiskide bati,
mintzatuko natzaizu
leyal ta egoki,
ni zer naizen lenere
berak sobra daki.
2
Errenterik saka
pillota Errezilla
ez pensa ausardiyan
baizik broma billa,
badakit zeradela
lan ontan abilla,
beragatik gaztia
mintzatu dedilla.
3
Orain urte ta erdi
edo bi inguru,
ekusi nizuala
ez nago seguru,
alkarrekin sayua
egiņak gera gu,
gizonak bezelaxe
leyal ta ondradu.
4
Ostatuan juntatu
giņan arrats batez,
zuri segitzen etzan
orduantxen errez,
Franzisko Ganborena
mai buruan juez,
ordu pare antxen
pasa gendun parrez.
5
Etorri bikaiņeko
bertsolari zuzena,
zeņek berdinduko du
zure almazena,
arrituta utzi zuen
ango jende dena,
oraingo gaztietan
zu zaude onena.
6
Aspaldi pentsatua
zegon egun ta gau,
lagunak esateko
enkargatutzen nau,
kantuko afiziyua
galdu etzedin rau,
argatik atera da
Bertsolariya au.
7
Ordaindu nai banazu.
zuk Bertsolariya'n
dakizun bezelaxe
euskera garbiyan,
gure oitura ederra
galdu ez dediyan,
astero irtetzenda
au Errenteriyan.
8
Gure oitura zarra
ez dediyen galdu
orra Bertsolariya
astero azaldu,
nik salta det emendik
zuk ortikan ondu,
bueltan zai egongo naiz
lenbailen bialdu.
|