inprimatu
Kezkak
Izenburua:
Kezkak
Sinadura:
Zabala, Xanti (Lexo, Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
679.zk.
Orrialdea:
32

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Kezkak

 

Lexo

 

 -1-

 

 Len zalantzarik baldin bazegon,

 oraintxe uxa zalantzak.

 Euskal erriko lorategira,

 nonaitik datoz arantzak.

 Txakurrari lez katea luza,

 oiek dira emen antzak.

 Berriro ere galdu ditugu,

 askatasun esperantzak.

 

 -2-

 

 Zeren Areiltzak itzegin duen,

 dudarik gabeko klaro.

 Euskaldunaren askatutzea,

 oraindik dakust luzaro.

 Arriturikan utzi ninduen,

 bere itzegin zearo.

 "Euskaldunari eman bear zaio,

 askatasun geixeago".

 

 -3-

 

 "Geiago" orrek zar esan nai dun.

 ez al da gauz nabarmena,

 Inozon batek izan ez ezik.

 konprenituko duena.

 Itz gutxiotan ezin ziteken,

 esan zuk nai zenduena.

 Geixeago bai askatu baiņo,

 ez askatasun den dena.

 

 -4-

 

 Aizu Areiltza nork eman dizu,

 orrenbeste eskubide.

 Oraingotikan pasa zerala,

 derizkiot adiskide.

 Estranjerira joan da esanak,

 emen utzi du izbide.

 Zu bezin diņa ez ote naiz ba,

 libro izateko nire.

 

 -5-

 

 Gizonak ditun esku bideak,

 ola moztu al ditezke.

 Ni ez naiz maixu gai onetan da,

 nator argiaren eske.

 Euskaldunaren nortasunantzat,

 zer aintza eta zer ospe

 Emen gizonok lotutzen dugu,

 Jainkoak egiņa aske.

 

 -6-

 

 Nik uste nuen kaiku zar onek,

 giņela besten pareko.

 Baiņa itxuraz emen ez gaude,

 denok iritzi bereko.

 Ministro jaunak esandakoa,

 ez da gure ooreko.

 Dirudienez oraindik ezta,

 dena larros koloreko.

 

 -7-

 

 Begiak itxi eta badatoz,

 burura amets beroak.

 Eta norbaitek pentsatuko du,

 zer pentsakizun eroak.

 Oraingoz beintzat irudipenak,

 zer emango dun geroak?

 Ikusten eta ezin dastatu,

 aiten aitonen Fueroak...

 

 -8-

 

 Utzi ditzagun beingoz ametsak,

 ametsak naiz izan eder.

 Lenago ere utzi izan da,

 zori txarrez milla bider.

 Lizarraldetar Joxekin diot,

 nik ere -eta orain zer?-

 Lotan ez bedi iņor gelditu,

 baizik lanean egiņ leer.

 

 -9-

 

 Abesti batek dion bezela,

 -esna esna eta ez lo-.

 Bestela beti izango gera,

 gizagaixo edo lelo.

 Iņoiz loxintxaz eskeiņigatik,

 guri zenbait karamelo.

 Guk nai dugunik ez da etorko,

 goi aldetik erregalo.

 

 -10-

 

 Zer egin pranko badago eman,

 ez da ez lanik agortu.

 Ain gutxiago udaberririk,

 neguan ondoren sortu.

 Geure buruai bearrezko da,

 au egitea aitortu.

 Ez digu iņork ezer emango,

 geuk bearko dugu lortu.

 


inprimatu