inprimatu
Goraintziak Euskaltzaindia
Izenburua:
Goraintziak Euskaltzaindia
Sinadura:
Zabala, Xanti (Lexo, Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
931.zk.
Orrialdea:
37

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Goraintziak Euskaltzaindia

 

Zabala, Xanti

 

 Agur Euskaltzaindia,

 milaka goraintzi.

 Zure aurrean ezin,

 txapela erantzi.

 Aurten pentsatzen nuen,

 burura erantsi:

 Bainan amets gaiztoa,

 behar dut ahantzi.

 

 Txapelketa berri bat,

 bertsolariontzat,

 Eratu duzu baina,

 ez dut hartzen ontzat.

 Prexixua ote zen,

 egitea hor zart.

 Bereziak dituzu,

 agin eta hortzak.

 

 Bereizketa berare,

 egin da xelebre.

 Batzuk sakea lautik,

 besto batzuk libre.

 Merituak badaude,

 bazterretan sobre.

 Gu arrapa gaitu'zu,

 hortan ere pobre.

 

 Meritu kontu hauxe,

 beharko dut aipa.

 Ez nadin egon gero,

 kexu edo aika!!

 Banatu gaituzu zuk,

 talde edo sailka.

 Baina nola egin den,

 sinestea zail da.

 

 Bizpairu falta dira,

 «A» saileko lixtan.

 Eta horrek jarri nau,

 egundoko txixpan.

 Nortzuk diran esanez,

 ez nator gaur txixtan.

 Zepai sari-irabazle,

 batzuek ez bixtan.

 

 Azken txapelketako,

 partaide guziak.

 «A» deritzan sailean,

 dituzu utziak.

 Beatzez zenituen,

 ordun bereiziak.

 Merituak ahal dira,

 han irabaziak.

 

 Meritu haiek ere,

 ontzako badira:

 Bakoitzak begiratu,

 bere alderdira.

 Guk ere egin dugu,

 hango askon gira.

 Bainan merituz doi doi,

 nonbait hel erdira.

 

 Onartu ahal daiteke,

 holako xixtima.

 Agian inork ez du,

 gaur hori estima.

 Mesedez modu hortan,

 inortxo ez tima.

 Bidean galdutzea,

 jotzen dut lastima.

 

 «A»an sartzen ez deña,

 sar daiteke «B»an.

 Ni ez nihoa «B»ra,

 lendik nago behan.

 Joko ona izan da,

 batzuren legean.

 Beatzez hautatuak,

 eskubidepean.

 

 Ez noa ixiltzera,

 hauxe esan gabe.

 Hasarrea bihurtu,

 zait umore labe.

 Jokaera hau bada,

 erro edo habe.

 Euskaltzaindiak ere,

 badu bere «A» «B»

 


inprimatu