inprimatu
Gabonak, eguberriak eta... beste...
Izenburua:
Gabonak, eguberriak eta... beste...
Sinadura:
Zabala, Xanti (Lexo, Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1000.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gabonak, eguberriak, eta... beste...

 

Zabala, Xanti

 

 Hemen heldu gerade urtero bezala,

 Olentzero hartuta mito serbitzala.

 Euskal Herrian badu pixu ta hitzala,

 arren arazo denak zuzendu ditzala.

 

 Berriz ere Gabonak al datoz alperrik,

 hemen ez da amaitzen borroka ta gerrik.

 Ahotan bai badabiltz hitz gozo ederrik,

 inork ez zuzendu nahi alare okerrik.

 

 Goseak dagoenak nahiko nahigabea,

 jakirik ez Gabonez alperrik labea.

 Egoera omen da guztizko grabea,

 nork negoziatuko du lana ta pakea.

 

 Pakea behar dugu diote, Gotzaiek,

 pakea behar dugu aberri etsaiek.

 Pake bera nahi ote? hauek eta hoiek,

 edo zer da pakea? Jaun pakelariek.

 

 Pakearen atzetik gabiltz jende pila,

 baina pake usoa ez dago urbila.

 Pakelaria sarri dihoa abila,

 juztizirik gabeko pakearen bila.

 

 Lantegiak hertsirik jendea kanpora,

 pakean bila zoaz honen ondora.

 Langilea beti da zapal gal den lora,

 Gabon tristea franko hola izango da.

 

 Milaka eskasian ta batzuek «bon bon»,

 ezaren tren luzea zein beteta dagon.

 Berdintasuna ere nonbait gerran egon,

 askorentzat gau txarra gutxirentzat Gabon.

 

 Herriak zapaldu ta gizokiak lotu,

 hotzik izan ez dadin bizkarrak berotu.

 Pakearen baldintzak hitz merkez agortu,

 ez leike sahia gabe pake onik lortu.

 

 Pakearen beharra entzun da askotan,

 nahiko kezkagarria zenbaiten ahotan.

 Subertsiboa zela ta aitzoki hortan,

 Jesus bera hil zuten «zintzoek» Golgotan.

 

 Esperantzan lehioan den haize frexkoa,

 ez dedila baietza izan ezezkoa.

 Gabon-Eguberritan maitasunezkoa,

 bedi Pakea baino PAKE EGIZKOA.

 


inprimatu