inprimatu
Eriotzak
Izenburua:
Eriotzak
Sinadura:
Zabala, Xanti (Lexo, Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
741.zk.
Orrialdea:
32

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eriotzak

 

Zabala, Xanti

 

 I

 

 O eriotza sarri zabiltza,

 gure artean tamalez.

 Iņork trabarik ez jartzen nunbait,

 ta oso bide zabalez.

 Giza bizia gauz sakratu da,

 nere iritzi apalez.

 Baiņa batzuek jokatzen dute,

 bere jabe balira lez.

 

 II

 

 Gure kale kamiņo ertzak,

 biurtu dira iltoki.

 Zenbait despatxu ere ortako,

 gertatu dira egoki.

 Eriotzaren sega zorrotzak,

 nun nai babes ta beroki.

 Eskubiderik funtseskoena,

 zapaldutzen da gogorki.

 

 III

 

 Gizona errex eroritzen da,

 egoerik gaintzenean.

 Gauz ori garbi ikusitzen da,

 gorrotoz gabiltzenean.

 Orra burura zer datorkidan,

 bertsoz ari naizenean.

 Zenbat eriotz ez da gertatzen,

 askatasun izenean.

 

 IV

 

 Demokrazia edo ordena,

 banderaz ditugularik.

 Azpalditxoan erio beltzak,

 ez dauka gugan mugarik.

 Askatasuna billa naiean,

 ezin amaitu gudarik.

 Onek ez dakar lotura baizik,

 ortan ez dago dudarik.

 

 V

 

 Erio bidez nola gentzake,

 inoiz pakerik topatu.

 Gure artean zori txarrean,

 orixe zaigu kokatu.

 Pakezko gerra gogor batera,

 bearko dugu prestatu,

 Gizona ez da bizian jabe,

 bear da errespetatu.

 

 VI

 

 Bada gizona pentsatutzeko,

 gai dela agertu ordu.

 Basa piztien maillara beti,

 ezin gindezke gogortu.

 Gizakiaren aunditasunez,

 mundura bagera sortu.

 Gure jainkoak kendu artean,

 gizonak bizia zor du.

 

 VII

 

 Giza bizian auditasunak,

 ez du bestegaz kiderik.

 Ezin diteke beraz zapaldu,

 bakoitzak duen iderik.

 Gizona baita berez librea,

 ezer bada ta librerik.

 Nolatan artu batek bestea,

 iltzeko eskubiderik.

 

 VIII

 

 Abereendik bereixten gera,

 entendimentuan bidez.

 Zenbait joera ikusiz gero,

 naiz ori sinisterik ez.

 Indarkeria nagusitzen da,

 arrazoizko diren gaiez.

 Nunbait indarrak arrazoi dena,

 dula erakutsi naiez.

 

 IX

 

 Gizonak ez du ez oraingoa,

 bere zapalkuntz aldea.

 Aspaldi batez Kainek il zun,

 Abel bere senidea.

 Kristo guziok gurutzeratu,

 otsanen adiskidea.

 Indarran baitan jartzen bai dugu,

 gure arrazoi bidea.

 

 X

 

 Ez ote dugu menderatuko,

 inguruko tiro otsik,

 Demokraziaz beingoz arturik,

 asmo zuzen ta zorrotzak?

 Oju larri bat dagiet denei,

 baldin badugu biotzik,

 Arren ta arren ilketaz aski,

 EZ GEIAGO ERIOTZIK.

 


inprimatu