inprimatu
Beste urte bat pasa da
Izenburua:
Beste urte bat pasa da
Sinadura:
Zabala, Xanti (Lexo, Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
814.zk.
Orrialdea:
48

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Beste urte bat pasa da

 

Zabala, Xanti

 

 Egu berriak gainean dira,

 beste urte bat pasa da.

 Garai ederra eman zaiogun,

 gare bizitzai pasara.

 Denbora hontan zenbat kezka ta,

 bai'ere zenbait patxara.

 Esperantzaren jiran ibiliz,

 basamortutik plazara.

 

 Odol gorriaz bustiak sarri,

 kaleetako bazterrak.

 Patxaran doan aitonak ere,

 mugitu behar isterrak.

 Nagusiaren erasopean,

 zer komeriak maisterrak.

 Negar dagite gizonen partez,

 basoetako eperrak.

 

 Geien agintzen zuen gizonak,

 aldegin zula mundutik.

 Hori egia den edo ez nik,

 ez dut konprenitzen tutik.

 Hemen etzaigu falta oraindik,

 nagusiketa arruntik.

 Lehen jokerak jarraitutzen du,

 ez dabil oso urrundik.

 

 Eguzkiaren berotasunak,

 alde batetik jotzen du.

 Ta itzalpean dauden loreek,

 nola ola nabarmendu.

 Inork ez digu pakez ematen,

 bortxaz zituztenak kendu.

 Nortasunaren jatorriz ere,

 zenbaitek gaitu iraindu.

 

 Gure ikastol gaxoei ere,

 eskeini bainan eman ez.

 Irauten badu guraso eta,

 beste euskaldunen lanez.

 Oraingotik bai laguntza bazen,

 oso borondate onez.

 "Misteriozko" gertakizunez.

 lurra betea dagonez.

 

 Zer ikusirik ez duten gauzak

 batu'dira egun batez.

 Noizbait behar ta oraingo hontan,

 ez da izan gure kaltez.

 Aspalditikan zai geunden gauza,

 loturik zegona katez.

 Askatu zaigu ­­hau miraria!!

 bainan "kasualitatez".

 

 Askatasuna bidean dugu,

 oraindik etzaigu eldu.

 Gure fedea bero etzegon,

 orain zearo epeldu.

 Ume aroa pasa geunden,

 laister zahartu ta ergeldu.

 Kostituzio berriai esker,

 ezin gindezke goibeldu.

 

 Kostituzio berri honetan,

 garbiro zaigu agertzen.

 Autonomien eskubidea,

 Madrilek dula onartzen.

 Beren neurriak errespetetu,

 eta ez badira lertzen.

 Batasunaren "sakratasunaz",

 asi gaitezen eskertzen.

 

 Batasunaren "sakratasuna"

 ezin du inork onartu.

 Euskal partidu politikoak,

 ez al zerate ohartu.

 Maila batean birtute dena,

 bestean dela pekatu.

 Euskal indarrok iritzi librez,

 funtsezko gauzetan batu.

 

 Horra pasara bizikerari,

 txit ahula eta ariņa.

 Onez aurrera bakoitzak pentsa,

 datorkigun zer egiņa.

 Nola sendatu ote diteken,

 gure herriaren miņa.

 Esperantzaren lehio zabalez,

 sinesten zaila da baiņa.

 


inprimatu