inprimatu
Argia, aurrera!
Izenburua:
Argia, aurrera!
Sinadura:
Zabala, Xanti (Lexo, Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
887.zk.
Orrialdea:
38-39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Argia, aurrera!

 

Zabala, Xanti

 

 1

 

 «Zeruko Argiaren» hiletara nator,

 Ama bat'hil denean bezalaxe jator

 Zu zer izandu zaran gaur na(h)i nuke aitor,

 nire expresioen o(h)iartzun emankor.

 Eskertu na(h)i nizuke badizut hainbat zor.

 

 2

 

 Orain hogei bat urte le(h)enengo bertsoak,

 agertu zenizkidan zabalduz besoak.

 Batzuek gazi eta besteak gozoak,

 astindutzen baigaitu bizi erasoak,

 Etzenidan lagundu ez gutxi gaxoak.

 

 3

 

 Hainbat urtetan zehar izan dut nik babes,

 niretzako etzinen gertatu aldrebes.

 Baina beti bizitzen ez dago ain errez,

 eta egin diozu biziari ihes...

 Ondorena utziaz ama zu hil aurrez.

 

 4

 

 Euskaraz eman duzu betitik notizi,

 hainbat euskalduneri eginaz kutizi.

 Euskal prentsa halere ezin ondo bizi,

 izan ere nork egin dizugu girizi.

 Kulpa botatzen errez da Madril ta Parisi.

 

 5

 

 Ez diet horieri kulparik kenduko,

 baina gurea ere ezin hemen uko.

 Horrela galdu dugu zenbait lagun urko,

 erremedio gabe egin dute lur jo.

 Euskal herriak ez du orrenbeste lujo.

 

 6

 

 Kontzientzi atean jo nahi dut aldaba,

 gure egoera hau bidezko al da ba?

 Euskara zain dezagun inundik ahal bada,

 Zuberoko ertzetik jo arte Araba.

 Ea berpizten dugun seigarren alaba.

 

 7

 

 Denok ere badugu berpizteko ordu,

 lan zale dagoenak galtzak bete hor du.

 Hartu al bageneza noizbaite akordu.

 eta euskara hizkuntz orokortzat lortu.

 euskal herri barkoak hori baitu portu.

 

 8

 

 «Zeruko Argia» hil hau destino latza,

 zaindu ez dugulako euskaldun baratza,

 Sarritan egin duzu karraxi garratza,

 esanez -euskara da herriko ardatza-

 etorkizun ogian legami ta gatza.

 

 9

 

 Ama hil zara baina alaba hor dago,

 ausarditsu jokatuz jo digu «ordago».

 Argiak izan beza laguntza gehiago,

 gure etorkizuna bestela akabo.

 Beti beharko dugu erdaran esklabo.

 

 10

 

 Eragozpenak beti dira eragozpen,

 baina asmo beroak ezin utzi ozten.

 Jakinik ere zenbat zailtasun dagozten,

 hartutako bidea honezkero nork ken?

 ORAIN ARGIA ZUGAN DAUKAT ITXAROPEN.

 


inprimatu