inprimatu
Amodioa
Izenburua:
Amodioa
Sinadura:
Zabala, Xanti (Lexo, Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
699.zk.
Orrialdea:
32

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Amodioa

 

Lezo

 

 -1-

 

 Uda berriko lore eder bat,

 iausi nintzen maitatzera.

 Egun argi ta dizdiratsuan,

 ertena bide ertzera.

 Nere biotza etzedin eldu,

 alako batez lertzera.

 Kostata baiña ausartu nintzen,

 berakin izketatzera.

 

 -2-

 

 Esan bear dut nolakoa zen,

 nik maitatutzen nuana.

 Gorputza zuen liraiña eta,

 begiz berriz izar bana.

 Urre gorrizko sorta zintzilik,

 ille gisa zeramana.

 Aoan berriz ezti guziak,

 berarekin zituana.

 

 -3-

 

 Arritzekoa ez den bezela,

 geldi nintzen txoratua.

 Aren itxurak bai zirudien,

 uda berri loratua,

 Gizonen mintzoz izango nuke,

 ura ezin goratua.

 iñoiz neretzat ez izan arren,

 askotan gogoratua.

 

 -4-

 

 O amodio biotzekoa,

 oso garratza zerade.

 Maite duana baldin ez bada,

 egiten maitean jabe.

 Senti izan dut nere barrua,

 kixkaldutzeraiño labe.

 Esperantzarik izan ez eta,

 esperantzaren mirabe.

 

 -5-

 

 Obe nukean ez banintzaion,

 Iñoiz joan maitasun itzez.

 Ala ez nuen nere biotza,

 arkituko zori gaitzez.

 Maite ninduan galdetu eta,

 berak esan zidan ezetz.

 Maite minduak bakarrik daki,

 olako mementu beltzez.

 

 -6-

 

 Aitormen arek utzi ninduen,

 nunbaite era bat triste.

 Arritzekoa ere ez baita,

 maite bai nuen ainbeste.

 Berare pozik gelditu zanik,

 iñork ez dezala uste.

 Penaz beterik esaten zidan,

 neska geio badagozte.

 

 -7-

 

 Nola bait ere agertzezkero,

 orduko une estua,

 Ura ziteken amodioan,

 baietza ta ezezkua.

 Nik maite nuen uso ederrak,

 luzatu zidan eskua.

 Esanaz ola gertatutzea,

 nunbait zen bearrezkua.

 

 -8-

 

 Ezin sinistuz gelditu nintzen,

 ark maite ez ninduela.

 Bere biotza beste batekin,

 txoraturik zegoela.

 Nik ere agur egin nion ba,

 triste al nuen bezela.

 Eta bistatik azkar aldegin,

 lertuko nintzen bestela.

 

 -9-

 

 Ortxe asi zen pixka bateko,

 neretzat kalbarioa.

 Ezin agortu biotz zauritu,

 aren odol jarioa.

 Neska geiago badaduzkazu,

 zer kontseju serioa.

 Ala etzegon jarraitutzerik,

 zetorkidan erioa.

 

 -10-

 

 Urte pare bat etzen gertatu,

 goxoa edo leguna.

 Beti oiñazez beti tristuraz,

 barrutik biotz biguna.

 Aiako batez berriz orratik,

 eldu zitzaidan eguna,

 Beste neskatxa baten irriak,

 zenbait berpiztu ninduna.

 

 -11-

 

 Gozoa zen bai neskatxa orren,

 itxaropen irri-parra.

 Adieraziaz ni ez nintzela,

 sufritzen nuen bakarra.

 Alperrik ortxe galduko zela,

 gure maitasun indarra.

 Bere iritziz txuka zezaken,

 orduko nere negarra.

 

 -12-

 

 Lur jota bean nengon garaian

 lagundu zidan goratzen,

 Ordaiñez ezer eskatu gabe,

 ni ondo naiz gogoratzen.

 Gero ta geio asitakuan,

 elkarrena alboratzen.

 Berriro nigan amodioa,

 nabaitu nuen loratzen.

 

 -13-

 

 Uda berrian txorien kantak,

 goiztarra pozten dun antzez.

 Nere barrua sentitzen nuen,

 arintzen lengo zalantzez.

 Ori guzia aitatutako,

 aingerutxo orren lantzez.

 Larros baratza biurtu arte,

 len zegoena arantzez.

 

 -14-

 

 Arantza ere bear orratik,

 sortuko bada larrosa.

 Bestela nola ezin diteken,

 lore ederrikan osa.

 Batek samintzen gaituan ainbat,

 besteak gintzake goza.

 Arantz arteko larrosa orrek,

 eman zidan bizi poza.

 

 -15-

 

 Amodioak mindu ninduen,

 amodioan guziak,

 Len-e badira amodioan,

 bidez galdu eraziak.

 Ni ortaraiño ez naiz iritxi,

 Jaungoikoari graziak.

 Maiteiño berri frutu eman du,

 zuk ereindako aziak.

 

 -16-

 

 Amodioa amodio da

 amodioan medioz,

 Samiñen samiñ biur diteke,

 samindurik zenbait biotz.

 Amodioz ia bizia!,

 egin-dakoan adios.

 Amodiozko amodioak,

 berpiztu nau amodioz.

 

 -17-

 

 Maite ninduen maite maitea,

 nire eldu maitatzera.

 Maitasunaren maitetasunez,

 maite minduen antzera.

 Eguzki printzen dizdiz goiztarra,

 datorren lez goiz antzera.

 Zillar urrezko dizdira ori,

 neretzat ZU izan zera.

 


inprimatu