inprimatu
Herriko alkateari
Izenburua:
Herriko alkateari
Sinadura:
Zabala, Dabid
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Dabid

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1216.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Herriko alkateari

 

Zabala, Dabid

 

 1

 

 Niretzat Gernika da

 herri dexentea,

 baina toki batzutan

 akatsez betea,

 Alkatean lana da

 hauek zuzentzea,

 mesedez entzun zazu

 gure Alkatea.

 

 2

 

 Kirol zale pila bat

 Gernikan ditugu,

 hemen kiroldegi bat

 gazteek nahi dugu,

 zuk ez dozu nahi izan

 gauza zure kargu,

 gure nahia egiteko

 hautatu zaitugu.

 

 3

 

 Gauzak eskatzen gaituk

 gu oso apaldi,

 eskatuko dizugu

 oin zatirik zati,

 aleginak eginez

 leike lortu aurki,

 Gernika guk dexente

 nahi dugu eduki.

 


inprimatu