Menditik jetxi eta, hiri handitan sartu
Xalbardin
Menditik jetxi eta, hiri handitan sartu;
goldearen hildoak; bideak bihurtu;
komunikabideak dizkigute azkartu;
telebixtarenpean gaituzte harrapatu.
Eguneroko lana, antolamendua;
goizetik arratsera, da mandamendua;
gizarte harrotz honetan, mekanizatua;
euskara ahuldurik, zaigu agertua.
Detchepare'n erranak, ez bete sekulan;
euskararik ez dugu, ez kale ta ez plazan;
uraldiak erreka, gainditu ez zezan,
eguzkia lurrera lemoizen bertan.
Izardien saria, diruaren truke;
plastikoaren beharra, agertu digute;
pixa eitekoa horrela, behar ote luke?
baietz hoixe gertatu apostuingo nuke.
Irtenbidea ez da, izango erreza;
nondikakoa ote gogoaren eza?
usain gabe lorerik, jaun gabeko apeza
norbaitek nahiko balu, berekin har beza.
***
Itxaspe artzaiarengandik jasoa; berarentzat kredoa
Norberaren burua
antolatzea;
beharraren hastapenak
lanez, berreginez, eraginez
fruituak bihurtzea;
ilargiarekin bateginez
amestea
eguzkiarekiko harremanetan
sinestea;
bere indarrez baliatzen
jakitea
eta honetaz, jabeturik
bizitzeak,
gaindituko ditu
izatekontrako hitz bi
zentzukabeak:
LEGEA
JABEA