inprimatu
Biba demokrazia
Izenburua:
Biba demokrazia
Sinadura:
Xalbardin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Xalbardin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
760.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Biba demokrazia

 

Xalbardin

 

 Ipuia dirudita, egi handi bata,

 demokrazia badugu,

 bainan lana falta,

 bainan lana falta,

 egi handi bata.

 

 Artzainak jetxi dira, menditik kalera;

 beren buruhausteak,

 hemen aipatzera,

 hemen aipatzera,

 artzainak kalera.

 

 Beren ardiak heri, gelditu omen dira;

 suprefetak esan du:

 zozoak mendira,

 zozoak mendira,

 heri omen dira.

 

 Agintariek laister, erantzuna eman;

 kolpatuoik daude hor

 hiru hospitalean,

 hiru hospitalean

 erantzuna eman.

 

 Urrengoan frantzesez, mintzatu beharko

 euskaraz eginikan

 horra zer jasoko!

 horra zer jasoko

 gara franzestuko.

 

 Zuri eta gorria, falta da berdia,

 urdinez jantzi dute.

 euskal belardia

 euskal belardia

 urdinez jantzia

 

 Biba demokrazia, ta libertatia;

 haundiak izorratzen

 du beti txikia;

 haundiak txikia

 ta demokrazia.

 

 Ipar ala Hegoa, zazpiak bat gara;

 helburu hori lortzen,

 saiatuko gara

 saiatuko gara

 zazpiak bat gara.

 


inprimatu