inprimatu
Terebintoa
Izenburua:
Terebintoa
Sinadura:
Verdaguer, Jacint
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Urtsuya)
Egilea(k):
Urtsuya
Verdaguer, Jacint

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
50.zk.
Orrialdea:
21

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Terebintoa

 

Verdaguer

 

 Betlem'go Errege ederra

 Badijoa Jauretxera

 Bere maite-asikiñak

 Jainkoari eskaiñtzera;

 Amaren besoak dira

 Aren errege-gurdia.

 Terebinto adartsu bat

 Bazan bide-bazterrean;

 Apal-apal makurtu zan

 Jesus urbildu zanean,

 Bere adarren gerizak

 Aula itzalpetu nai zuan.

 Orduan Ama Maria'k

 Esan zion Joseph'eri:

 -«Zuaitz onen itzalpean

 Gogo nuke nik eseri.»

 Onborra dute jarleku,

 Ta lore-belarrak zerri.

 Atsedenleku arretan

 Biak jarri ziranean

 Jose'k diotsa Andreari:

 -«Zer bear degu eraman

 Jauretxera, eguzkia

 Agertuko zaigunean?

 Usapal urre-mokoak,

 Ala uso zillar-egoak

 Ala Ramleh'ko umerria

 Lydda'n ikuzi berria?»

 Ain xuxen orduantxen

 Aula jarri zitzayen

 Kalbario mendira

 Adi-adi begira,

 Otana iparraldera

 Ta eguzki-lorea

 Eguzkirontz itzuli

 Oi diraden bezela.

 Maria umetxoari

 Beira jarri zitzayon

 Ta Jose'n galdeari

 Ola erantzun zion:

 -«Ai! umerria orra

 Guk gerok daramagu;

 Baña bi usakume

 Eraman genitzake,

 Iñondik bagenitu.»

 Ola mintzo zalarik

 Elias'en Aitzetik

 Usakume bi egan

 Etorri ta Jesus'en

 Magaleratu ziran

 Urrueta, usakume,

 Egizute urrueta,

 Oso eder, atsegin,

 Opagarria baita

 Erio-Garaileari

 Bizia eskaintzea.

 


inprimatu