inprimatu
Prantzisko deuna ta txoriak
Izenburua:
Prantzisko deuna ta txoriak
Sinadura:
Verdaguer, Jacint
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Urtsuya)
Egilea(k):
Urtsuya
Verdaguer, Jacint

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
46.zk.
Orrialdea:
156-157

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Prantzisko deuna ta txoriak

 

Verdaguer

 

 Itali'ko oyan batean

 Prantzisko Deuna doa;

 Jesus'en maitasun-garraz

 Biotza du izioa.

 Erreka, ibai ta loreai

 Maiteki mintzo zaie:

 Aritz, ler eta pagoei

 Besarka dagokie.

 Zeruko-miñez zerurontz

 Doan Aingeru bat da:

 Txori-talde poztariak

 Inguruan dabilzka.

 Basoan txintaz daudenak

 Sasiz-sasi darraizka,

 Goyan egaz dabiltzanak

 Adi gelditu zaizka.

 Prantziskok nai die itz egin

 Ta aritz baten azpian

 Lotu zan. Kokatu ziran

 Batzuk belar gañean,

 Beste asko bide-ertzeko

 Sasi, lar, sastraketan

 Ta Deunaren kutunenak

 Aren soin-belaunetan.

 Belar-izpi bakoitzean

 Txori bat ageri da,

 Ta zuaitzen adarretan

 Multzoka jarri dira.

 Prantsiskok itz egin zien:

 «Txori anai maiteak,

 Zein maite, maite zaituzten

 Zuen Irazaleak.

 Zuek eztezute ereiten,

 Ezta epaitzen ere,

 Ta ala ere jatekoa

 Beti izaten dezute,

 Belartxo baten azia,

 Ta iturriko ur garbia

 Ta lore-kukuluetan,

 Nai ezkero, intz eztia.

 Zuek josi ta irungabe

 Jaunak jazten zaituzte

 Urre ta zilarra baño

 Jazki txukunagoez.

 Oetzat zuaitz-kimuak,

 Tellatutzat ostoak,

 Kayolatzat zeru-lurrak

 Ta kabitzat basoak.

 ­Oi txori egalariak,

 Ene anai maiteak,

 Zein laztan, laztan zaituzten

 Zuen Irazaleak!

 Maite izan ba zuek ere

 Ongille andi ori,

 Laztanez bear baitzayo

 Erantzun laztanari.

 Goiz ta arrats maite-eresia

 Txintatu zayozute;

 Ai! eresi eder ori

 Gizonak aztu dute.»

 Au esatean Prantzisko

 Zoraturik zegoen:

 Txoriak al zuten eraz

 Gur egiten zioten.

 Enarak luzatzen da lepoa,

 Eperrak berriz egoa:

 Eguzkirontz begira tordantxak

 Zabaltzen zuen mokoa.

 Txokak egiten du uztaya,

 Basollarra jauzkatzen da

 Gora ta bera dabillela

 Buru gañeko kukuliña.

 Prantziskok gurutza egin

 Ta onetsi zituan;

 Txiunta txio gozotan

 Guziak asi ziran.

 Gero Deunak egin zien

 Gurutzearen araura

 Egatu ziran lurreko

 Lau bazter-aldetara,

 Goizerritik orrobira (sartaldera)

 Ta iparretik egora

 Zabalduz-zabalduz doan

 Gurutz baten antzora.

 Olaxe eramango-dute

 Ludi-bazterretara

 Prantzisko berorren aurrak

 Jesus'en Gurutzea,

 Nonnai kantatzen dutela

 Txoriak lez bizi-ta

 Gizonak ain aztu duten

 Maitasun-eresia.

 


inprimatu