Zirikillote-sasi letraua
Urruzuno'k
Gurasoak eskola
Eman baliote
Letrau ona izango
zan Zirikillote
Baña nola dabillen
Naikua arlote
Jarri diogu izen
Berria Kijote.
***
Etzuten ezagutzen
¡Ai au miseria!
Zirikillotek sartu
Nai zien ziria.
***
Txanton poz bada ere
Peru da pozago
Zirikillote berriz
Pozez lertzen dago
Iru duroz sakela
Dauka bero-bero
¡Ai orrelako asko
Errian balego!
***
Zirikillote jaunak
Badauka grazia,
Orrela amaitzeko
Bi oien auzia,
Gramatika pardela
Ondo ikasia,
Sasi letrautzan dauka
Onore guzia.
|