Neska zarrak
Urruzuno, P.M.
1
Neska zarrak deitzen
dira orain «damak»,
naiz da izan ainbeste
urte nola amak:
zarraren zarrez iya
egiñik eskamak,
ala ere poztutzen:
ditu aren famak.
2
Moja jaungo lirake,
ezkondu ere bai,
baña arantzarikan
iñolare ez nai:
eta ¿egongo dira
beti orrela gai?
¡Bai, nere damatxuak,
nere ustian bai!
¿Zer uste dute bada
damatxuak? ¡Ja, jai
3
Eleizako santuaz
norbaitek erruki,
otzaz il ez ditezen
bear du iduki:
neska zarrak jantzitzen
dituzte ederki;
oyek zertako diran
orra erabaki.
4
Mundu danak oyezaz
egiten du farra,
ez da nai gabe gutxi
sufritu bearra:
edozein umek digo
«orra neska zarra»;
gauza ona ba dare,
izena du txarra.
5
Iñoren illiakin,
falta berriz ortzak,
alkar jo bearrian
sudur ta okotzak:
negua igarotzen
dute dar-dar otzak,
osoro beldurtzen nau
oyen ezur otzak.
6
Koloria gorritzen
egin al egina.
ekarririk kanpotik
pintura txit piña:
baña ezin estali
erdoi ta zikiña,
neska zarren gaitza da
edertu eziña.
|