inprimatu
Mariari
Izenburua:
Mariari
Sinadura:
Urruzuno Salegi, Pedro Migel (P.M.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urruzuno, Pedro Migel

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
Orrialdea:
370

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mariari

 

Urruzuno, Pedro Miguel

 

 Agur Birjiņa

 Zeru ederren

 Baita-re lurren

 Erregiņa.

 

 Gozotasuna

 Gure zauriyen

 Pekatariyen

 Osasuna.

 

 Gure bizitza

 Beti negarrez

 Zuri deadarrez

 Gu gabiltza

 

 Etzaite egiņ

 Guretzat gorra

 Errukikorra

 Zera berdiņ.

 

 Zera Maria

 Mundu onetan

 Gure penetan

 Pozgarriya.

 

 Ama atsegiņ

 Biyotz beraa

 Chit ondo gera

 Gu zurekiņ.

 

 Zure begiak

 Dirade asko

 Bendiziozko

 Iturriyak.

 

 Gure biyotzak

 Zuri begira

 Arkitzen dira

 Beti pozak.

 

 Zaiguzu eutsi

 Zuk zure eskuz

 Azkenik Jesus

 Erakutsi.

 

 Guzaz erregu

 Ama maitea

 Zuk egitea

 Bear degu.

 

 Gaitzatzu artu

 Uztean lurra

 Eta zerura

 Zuzen sartu.

 

 Zurekiņ emen

 Bizi ezkero

 Glorian gero

 Beti Amen.

 


inprimatu