Artzaiak Jesusekin
P.M.
Itzketan
ŋNola Jesus maitea;
Zeruak utzirik
Zaude askatso ortan
Lurrera jetsirik?
Etzegoan Belenen
ŋZuretzat etserik?
ĄEztakit nola zauden
Aurtsoa, bizirik!
Belenen ezta iņor
Nizaz errukitu,
Ostaturikan eziņ
Izan det arkitu,
Oraiņ zuek artzaiok
Zerate kupitu,
Baņa zuen biotzak
ŋZerk mugitu ditu?
Aingeru bat zaigula
Etorri mendira.
Arriturikan geunden
Berari begira,
Taldi andiak berriz
An agertu dira,
Kantaz ta soņu gozoz.
Beteaz lurbira.
Zerutikan lurrera
Nola jetsi naizan,
Aingeru onek nunbait
Dizuete esan,
Berri au pozgarria
Zuentzat da izan,
Baņa bazenekiten
un arkitzen nintzan?
Oialetan bildurik
Lastotan jarria,
Arkituko degula
Aur jaio-berria,
Da Aingeruak eman
Diguten berria
Mundu guziarentzat
Oso pozgarria.
Bisita an izango
Det beti goguan
Nere bendizioaz
Orain zaitezte juan
Lagunduko dizutet
Bizitzen munduan,
Zoriontzeko gero
Betiko zeruan.
|