Amaren ondoan obe
Urruzuno'k
Txorikumeak ondoen dira
Egoten bere kabian,
Aita ta amak kontu artuaz
Bai egun eta gabian;
Ondo lumatu gabe badira
Asten egaka abian,
Ega eziņez jausita dira
Agudo izango bian,
Katuren baten atzaparretan
Ustez-usterik gabian.
***
Ile gorria, begi urdiņak
Zori-gorria azala,
Nik uste nuen edertasun au
Betiko larrosa zala;
Baņa dana zan iduripena,
Bakar-bakarrik itzala,
Goiztik gabera igaro ziran
Danak aizea bezela,
Negarrez nabil, Jaunari eske
Errukiz artu nazala.
***
Gaztetan bazabilltza
Irri eta parra,
Zârtzan egingo dezu
Gogotik negarra.
|