inprimatu
Ama-Birjiñaren Igoera zerura
Izenburua:
Ama-Birjiñaren Igoera zerura
Sinadura:
Urruzuno Salegi, Pedro Migel (P.M.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urruzuno, Pedro Migel

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
Orrialdea:
517-518

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ama-Birjiñaren Igoera zerura

 

Urruzuno, Pedro Miguel de

 

 Deitzen digu egun

 Onetan Mariak

 Guazen kanta ditzagun

 Beraren gloriak.

 

 Ama guziz maitea

 Emen bildu gera,

 Zure seme-alaba

 Guziok batera;

 Kantatu nai genduke

 Arturikan era

 Lurretikan zerura

 Zure igoera.

 Deitzen, etc.

 

 Gorputza obian ta

 Anima zeruan,

 Ill-ondoan Maria

 Onela zeguan:

 Elkartu gabe ezin

 Egon luzaruan

 Ikusiko da iru

 Egunen buruan.

 Deitzen, etc.

 

 Izar ederrez daude

 Beterik zeruak

 Aetatik lurrera

 Orra aingeruak;

 Illeran jarririkan

 Bedratzi koruak,

 Dardaratuaz ¡ay zeiñ

 Ederki! eguak.

 Deitzen, etc.

 

 Mariarea anima

 Ondo egon arren,

 Gloriaz beterikan

 Orra non datorren;

 Billa illik dagoen

 Bere gorputz orren,

 Zeruan lagun izan

 Ditezen elkarren.

 Deitzen, etc.

 

 Jesus bera-re nola

 Datorren begira

 Amaren gorputz illa

 Dagoen obira ;

 ¡O aingeru santuak

 Jozazute lira,

 Zuen soñu eder ta

 Kantak! ¿noizko dira?

 Deitzen, etc.

 

 Gorputz eta anima

 Elkarturik biak

 Serapiñ bat diruri

 Pizturik Mariak:

 Jaunak egin dizkio

 Grazi ugariak,

 Poztu zaitezte justu

 Ta pekatariak.

 Deitzen, etc.

 

 Zuk ainbat edertasun

 Ez du illargiak,

 Eguzkia diruri

 Zure arpegiak,

 izarrak berak beziñ

 Ederrak begiak,

 Jaunak egin ditu bai

 Zugan mirariak.

 Deitzen, etc.

 

 Jesusek arturikan

 Besoetan ama,

 Aingeruen erdian

 Zerura darama,

 Ara kontatu ere

 Eziñ ainbat palma,

 Zeru-lurrak kantatzen

 Dute zure pama.

 Deitzen, etc.

 

 Mariak egitean

 Zeruan sarrera,

 An daudenak,diyote:

 "¿Zeiñ da piñ ederra?

 "Jaunak bedeinkabeza

 "Zure etorrera,

 "Gurekin bizitzeko

 "Emendik aurrera."

 Deitzen, etc.

 

 Begira nola diran

 Zeruetan ari,

 Batzuek soñu-jotzen

 Bestiak kantari

 Agur egiñaz danak

 Birjiña santari,

 Jartzen dute zeruan

 Ango agintari.

 Deitzen, etc.

 

 Irutasun santuak

 Zaitu koroatu

 Aingeru ta santuaz

 Gañetik goratu;

 Zure doai guziak

 ¿Nola gogoratu?

 Zuri begira iya

 Pozaz naiz zoratu.

 Deitzen, etc.

 

 Agur Ama maitea

 Ta arren aditu,

 Etsaiak gu galtzeko

 Milla asmo ditu;

 Anima ez dezagun

 Pekatuaz loitu,

 Zeruan zaite guzaz

 Sarritan oraitu.

 Deitzen etc.

 

 


inprimatu