Ama Birjiña sortze oso-garbikoari
Urruzuno, Pedro Miguel de
I
Eguzkiaz jantziric agertu
Da emacume bat zeruan;
Izar ederrez egiñicaco
Coroya darama buruan;
Illargiya oñazpiyan eta
Aingeru asco inguruan,
¡Zorionecoa! jartzen dana
Erregiñ enen anparuan.
¡Oh Maria, etc.
2
Uztarcuac mundu au alaitzen
Du agertzian odeyetan;
Ori bera egiten dezu zuc,
¡Oh Maria! zeru goyetan;
Aingeruac gozoro dituzu
Muñ-egiten zure oñetan;
Jaungoicua da bera aurrena
Zu onratzen gauza oyetan.
¡Oh Maria, etc.
3
Birtute guziyaz zaitubela
Aita Jaungoicuac apaindu,
Semearenzat bizi lecuric
Ederrena zugan egiñ-du;
Etsai guziyeri diye berac
Zugandic urruti agindu,
Adanen pecatuac seculan
Iñola etzaizan zikindu.
¡Oh Maria, etc.
4
Beti zabalic daucakiguzu
Zure biotzeco atia;
Zuc iñorc baño nayago dozu
Guzioc zerura juatia
Ecusi ezazute, Cristauac,
Mariaren borondatia,
Bacoitzari Jaincoac zeruban
Tronu eder bat ematia.
¡Oh Maria, etc.
5
Begiyac biurtu itzatzute
Zeru eder orren erdira,
Beste guziac baño gorago
Ageri dan Izar-argira.
Sortu ziñan unetican zutzaz
Aingeruac arritzen dira,
Batac besteari diyotela
"Atozte, Begira, Begira..
¡Oh Maria, etc.
6
Ezagutzen deza gu galtzeco
Etsayac zenbat asmo duan,
Inguruan dabilkigu leoi-
Amorratu baten moduan;
Ar-gaitzazu zure mantu-pean
Bizi-geran arte munduan,
Egun-en baten arki gaitezen
Zeruetan zure onduan.
¡Oh Maria, etc.