Ama Birjiña Kandelariokoarekin
Urruzuno'k
ITZ-ALDITXO DAT
Garbi danen artian
Garbien bazera
¿Nola zoaz geiago
Orain garbitzera?
Ezin ta garbiago
Banaiz ere bizi
Apaltasuna nuke
Ni adierazi.
Usakume birekin
Or zuaz poz-pozik
¿Etzegoan lurrean
Zuretzat bildotsik?
Nai duanak ikasi
Emen jakin beza
Jainkoari atsegin
Zaiola pobreza.
Zurekin daramazun
Aurtxo ain ederra
¿Ezta gizon egiñik
Jaungoiko berbera?
Ala da egiaz ta
Bere Ama naiz ni
Zuekgatik Aitari
Nai diot eskeiñi.
Aurtxo ori izanik
Jaungoikoa bera
¿Nola menperatzen da
Moises'en legera?
Ikasi dezagula
Emen zaigu deitzen
Atzaki gabe lege
Danei obeitzen.
Aundia bada ere
Zure gaurko poza
Simeon'ek bear dizu
Samindu biotza.
Ikaraz aditzen det
Gizon orren boza
Nere biotzarentzat
Ezpata zorrotza.
Begiratu zaiguzu
Errukiz beterik
Bada anparurikan
Eztegu besterik.
Idukiko zaituztet
Nere biotzian
Orain bizitzan eta
Azkenik iltzian.
|