Baserritarren lengo oiturak
Urrutia
1
Basarritarrak lengo oiturak
aridirade atzentzen,
len ainbat arto soruatatik
gaur eztute iņon biltzen,
babarrun alez kutxak beteak
saltzeko ere izaten zuten,
gaur berriz geyenak kaletikan
erosita eramaten.
2
Len zuen ditxa basarritarrak
gauza etxe barrenian,
txurikin ta osto, lasto ta belar
nagua zatorrenian,
artua aletu, sakua bete,
errotak beti lanean,
pitarra esanaz, gaztaņak jan da,
egualdi txarra zanean.
3
Aiton amonak kontu kontari,
illobatxuak onduan,
pozaz zoratzen musu emanta
txikina artu besuan,
oyek etxean ikusten ziran
igual berean auzuan,
alkar serbitu zutenatikan
txit borondate osuan.
4
Iņoiz edo bein auzokorikan
ikusten bazan pasaran,
esaten zuten etorri zaite,
nai aldezu pitarra eran?
gaur askok alkar ikasi nai ez
ez gaude oitura beran,
ez alda ikus urte gutxitan
nola mudatuak geran.
5
Arto jorrara juten ziraden
ateak zabal utzita,
lau bat orduan etzan egiten
etxe aldera bixita,
gaur danak itxi, zakurra atean,
bat guardiyan jarrita,
arrazoyaren faltik ezdute
gaistua bada nun naita.
6
Gaur bezelako estutasunik
etzan denbora batean,
urte gutxitan lotu dirade
lau aldetatik katean,
kontribuziyo edo patenta,
eskekua maiz atean,
etxe errenta pagatu bear
len alako lau urtean.
7
Uda azkena inguratzeko
kanpo guztia moztua,
beti tiraka ari dirala
etxe barrena ustua,
urria ainbeste pagatu eta
kaletik aman lastua,
lenago etxean izaten zuten
pensua berriz artua.
8
Etxeko lanak sukaldekuak
amonak bere karguan,
ezeren faltik izaten bazan
guk kaleko enkarguan,
arraultzak aman, sardiņa bueltan,
merke bazagon orduan,
talua jan da esnez aseak
egunero otorduan.
9
Otorduetan orazioa
egiten zuten aurrena
gurasorikan etzan orduan
sinereatan zarrena,
nola bear zan erakutziak
errespetua alkarrena,
gaur ere ala egingo balitz
ezta oiturik txarrena.
10
Oitura oyek izandu dira
danak nere oroitzean,
lengo gazteak errespetuan
geyago ibiltzen zian,
maldeziorik ez gaur bezela
beti itzetik ortzean,
danok dakigu ortatikanen
guretzat zer etortzean
11
Aita eta amak errespetua
erakutsi bear zanean,
beti Jaunari ofrezituaz
asten ziraden lanean,
umildadean izan zaitazte
segi bire zuzenean,
nere bersuak ikasi ondo
denbora dezutenean.
12
Amabi bertso jarri ditu nik
gizon on baten baimenez,
aldan guztiyan sayatu naiz
ejenplo onak emanez,
nere partetik deseatzen det
danori ondo esanaz,
pake pakean bizi gaitazen
laztan batzuak emanez.