Atsuan penitentziak
Urrutia
1
Enkargu bat artu det
atso batena
auxen da lan birea
eman nautena,
esan ziran fiyatzeko
alnuana sayatzeko,
kantak jarri albanitza
aren suyantzako.
2
Atsuak esan ziran:
-Jotzen nau suyak;
aritu bear dituzu
nere arrazeyak,
dili dale bizkarrean,
oso paraje txarrean,
posible ezta bizitzea
aren bazterrean.
3
Esan nion atsuari:
-Zer da motibo,
mereziko zenduan
zer bait kastigo.
-Nik ez nion ezer egin
jo niņuen ezkerrakin
iru egun pasa ditut
oņaze ederrakin.
4
Lengo lagunbatean
asko erana,
zutik ezinegon zan
bazuen lana,
ala ere marmarrean,
beti jenio txarrean,
obeluke batek bizi
mendi tontorrean.
5
Orra aspaldi ontan
nola geraden,
gure etxean beintzat
suya da gayen,
falta degu uniyua,
(au da gure pasiyua!
fameliya ondatzeko
gizon tximiyua.
6
Goizean jaiki orduko
desafiyoka,
ikaratzen gaitu danak
maldeziyoka,
zato ardua zintzillik
ezta egoten ixilik,
beste batek eztu jartzen
olako naspillik.
7
Eguardiyan jakiņa da
aurrena sopa,
beretzat onenak beti
nere ez opa,
eltzekoa jakiakin,
ardoa ta ogiakin,
kafia ere beti nai du
patar gorriakin.
8
Gauero etortzen da
beti berandu,
tabernan egoteko
denbora artzen du,
ez du pakerik egunez
gustorikanen iņun ez
ez det uste dabillela
gurekin fiņ onez.
9
Zortzi peztako jornala
irabazten du,
beti ondo jan'ai du ta
zeņek mantendu,
gaņera berriz jantziya,
errenta ere garestiya,
danak ezin naita ere,
Ąau penitentziya!
10
Auxen da bizi modua
beti tristuran,
laister ill bearko det nik
naizen posturan,
erritan ta eskanbillan,
etxe guziya naspillan,
noiz nai sartu giņazke gu
ijito kuadrillan.
11
Ezkondu baņon lenago
itzak goxuak,
gaur danak samiņak ditu
okerresuak,
beti dago paternako,
dirua nai tabernako,
gauz onik ez datorkit
berdiņ azkeneko.
12
Lenagore ez nitzan ni
ez oso fiyo,
baņon nere esanak
eztu baliyo,
orain beti sesiyuan,
deabruren soziyuan,
obe luke batek egon
purgatoriyuan.
|