Azkoiti'ko bi gizon jatorren oroimenean
Urreta, Manuel
1
Azkoitiarra JOSE TOMAS ta
abizenez ETXANIZ naiz,
ez-izenakin esagunago
ondo jarriya: "ALDAKAITZ"
ez daukazute esan bearrik
"i noiz-nai aldatutzen aiz"
baizik, nerean nago ni ermo
etor arren ekaitzak maiz...
2
Zenbat neke ta izerdi zendun
Auziyagatik eraman,
gogo-beroa makaltze etzala
ardi zaintzen banan-banan
gelditu gabe zure artaldea
nola egon ala gauban,
beti gaņean egon oi ziņan
esna eta lo ernayan...
3
Bestek etziņun artara ipintzen
biotzeko maitasunak...
ez guda-zale ziņadelako
bakarrik eginkisunak
nai ta nai ezik gerta oi ziņan
burrukik asarretzunak
eramatera, poz en ziņulaik
pake anai-artekoenak...
4
Zori txarreko ania-banatze
etsayaren gogokoa
amaika kalte ekarri ditun
gaitz zatar inpernukoa....
orrek du ekarri, ezerk ez, bestek,
dagon Sorterri gaurkoa...
orretaraņo naigabetuaz
Eliz Ama ta Jainkoa...
5
Zer etorkisun beltz larrik eta
zetozela esanikan,
Jaunak Beregan eraman ziņun
t'ala zaude ordutikan;
ordaņ-lekutik otoitzan Berai
gu orla ikusirikan
eskatuz azka gaitzala oraingo
etsai nazpil oitatikan,...
6
Beste lagun bat izandu zendu
zerekin batean emen,
goi-mallan egon zana zintzoro
on EUSEBIO ARANGUREN
zarrontzaleen iritzi deuna
arretaz ondo gordetzen,
ola gaztetan ala zartuta
beti zutik eta zuzen...
7
Iritzi onez zarrontzaleak
zeraten anai maiteak,
denok asmo bat dakargulako
zabalik daude ateak...
bildu gaitzala anai guziyak
oro zar eta gazteak
indar batera, puzkatzeko errez,
beltzkeriyaren kateak...