inprimatu
Milla ta bederatzireun da
Izenburua:
Milla ta bederatzireun da
Sinadura:
Urkia Portu, Juan Bautista (Gaztelu, Jon Batesta Gaztelu)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urkia Portu, Juan Bautista

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
883.zk.
Orrialdea:
38-39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Milla ta bederatzireun da

 

Urkia Portu, Juan Bautista (Gaztelu)

 

 Milla ta bederatzireun da

 ogei ta zortzigarrena,

 bertso berriyak ateratzeko

 dago gairik ederrena,

 bi egunetan estropak ziran

 kanpora eta barrena,

 danak irabazita zer poza

 aurten Oriyotarrena!

 

 Ondarrabitik desafiyua

 bota zuten lendabizi,

 paperetan nola etorri zan

 askok genduen ikusi,

 andikan laister Donostiyara

 ditugu ekarri-azi,

 lendabizikuan jokatzeko

 ez ginduen jarri-azi.

 

 Jose Ugeunekin asiyak

 apustura zerratzeko

 orrekin etzutela aiek nai

 Txokolate akartzeko,

 Manterolak itza eman zuan

 estropa ori jokatzeko,

 orren premiya bazan erriyan

 diru puska bat sartzeko.

 

 Orduan se'alia bota zan

 eta ga'era jokua,

 lau milla duro batel da arraun,

 badala uste det naikua,

 eta gaņera trabesa franko

 badegu egindakua,

 oiek guzyak Manterola da

 an irabazitakua.

 

 Inazio Manterola dago

 arraun-lanian bikaņa

 orrek ederki artutzen diyo

 bere lanarti tamaņa

 orrelakuak leku gutxitan

 orain daude alajaņa,

 aurrera ere sano bada orrek

 egingo du askok aņa.

 

 Txokolate eta Araneta

 gogor abiyatu zian,

 alkar ausi eziņikan biyak

 oso biraje luzian,

 baņa Inazio Manterola

 laiste zan gallen-antzian,

 berrogei eta zazpi segundoz

 an utzi zuen atzian.

 

 Arratsaldian berriz jokatzen

 arraunketa ederrian,

 oien artian zer gertatu zan

 nago esan biarrian,

 Ondarrabitar ori piska bat

 izangatik aurrian,

 Inaziok batel mantsuakin

 segitu ziyon urrian.

 

 Ogei ta emeretzi segundoz

 Manterolak irabazi,

 ez dakiyenikan baldin bada

 dezala ondo ikasi,

 Txokolatek lan oiek eginda

 graziyak ditu merezi,

 arraun-lanian Ondarrabiko

 Araneta dezu ausi.

 

 Manterola ta kontrariyua

 daude orretan yayuak,

 nolanai ez dirade egiten

 orrelako aziyuak,

 goiz-arratsalde egiņak dira

 izugarrizko sayuak,

 biyak dirade arraunlariyak

 orretarako jayuak.

 

 Zer gertatu zan arratsaldian

 nai nuke adierazi,

 baxoko bapore bat txistuka

 aguro zitzaigun asi,

 aiengandikan orrelakorik

 iņork etzuen merezi,

 zer borondate daukaten oiek

 ederki degu ikusi.

 

 Arraunlariyak egongo dira

 Ondarrabiko partian,

 baņan obiak azaltzen dira

 Oriyotarren artian,

 aurrera're guziyok pakian

 erriyan izan gaitian,

 berriz ere zerbait egongo da

 indarra dan bitartian.

 

 Illaren ogeian izan dira

 estropa arrigarriyak,

 Oriyotarrak egin dituzte

 marka ikaragarriyak,

 premiyorikan onenak dira

 egun ortan ekarriyak,

 orrekin eztu kalte izango

 San Nikolasko erriyak.

 

 Kontu politak badira emen

 orain goguan artzeko,

 zenbait gizonen oponiyua

 beti diruba galtzeko,

 baxo aldeko jende oriyek

 daude guri bengatzeko,

 medikurikan ezin billatu

 lengo miņa sendatzeko.

 

 Bertso bat orri ateratzeko

 orain artu det idia,

 treņerua ta batel ederrak

 orrek egiņak badia,

 enbargaziyo onak egiten

 dauka abilidadia,

 nun billatu gentzake beste bat

 ori dan baņo obia?

 

 Ramon Solaberrietak zuen

 aurrenekua atera,

 ta Makazaga urrengua zan,

 gezurrik jarri ote da?

 biyak ederki egin dute ta

 ez nua gaizki esatera,

 iņork nai badu onetatikan

 emango diyot papera.

 


inprimatu