Juanito Olano'ri
Uria, Juan Jose
I
Jaunak hernaniarra nauzute
jaiotzetikan jakiņa
orregatikan beti izan dut
euskaldunaren griņa
bertsua ongi gelditu dedin
egingo dut alegiņa
bainan oraintxe agertutzen dut
nagola oso samiņa.
II
Aspaldi ontan egia esan
ez nauzute oso bapoa
lagun jator bat galdu degula
esatia da naikoa
Juanito Olano da gizon ori
oraindik zan mutikoa
Jaungoikoaren deiari arrek
eman zion baiezkoa.
III
Orain Juanito zanen omenez
Hernanin eginkizunak
ia argitzen ditugun orain
barrengo illuntasunak
alkartu gaitu guztiok emen
arengana maitasunak
au erabiltzen baizuan beti
Juanitoren nortasunak.
IV
Itzaldi batzuk izandu ziran
guztientzako atsegin
lenagotikan hernaniarrei
egin zizaion otsegin
goi maillako gizonak zuten
bere aoz ongi egin
Intxausti apaizak lenengo zuan
jabetasunez itzegin
V
Juan Maria Lekuona eta
Joxe Mikel Barandiaran
izandu ziran gero mintzatu
ziranak oso patxaran
gizon jakintsuk diran ezkero
ikasi gendun aukeran
esan bai zuten kristauak noiztik
eta nolakoak geran.
VI
Hernanin sortutako gizon bat
mintzatu zitzaigun gero
Setien apaiza ezaguna da
Gotzaia egin ezkeri
arren itz goxo eta ederrak
otz denari jarri bero
olakoak bar genituzke
hernaniorrok astero.
VII
Gauza geio ere izandu dira
ez baita au bakarrikan
antzerkia ere agertu zaigu
ez gendun aspalditikan
ote da sortu mundu onetan
Juanitok merezi ez zunikan
Ez da ugari ikusten iņun
onbesteko gizonikan.
VIII
Gabon eguna iritxi eta
lau-bat karroza atera
Arrantzaleak alde batian
artzai taldeak bestera
antziņako gizonen bizitza
kaleetan gora ta bera
azkenik Olentzero agertu zan
Jaunaren berri ematera.
IX
Iņaki Beobidek esan zun
itzaldi labur batian
Juanitoren eginkizun onak
bizi izan zan artian
nola ez zuen biatz bat muitu
iņorentzako kaltian
hernaniarrak ez gera aztuko
arretaz amaika urtian
X
Beste jai-aldi aunditako bat
bertsolariek jarria
bertsolariei ematen zaio
Hernanin ongi etorria
ekartzen dute bizia eta
ekartzen dute berria
gizon oiek eman zuten, jaia
benetan edergarria
AGUR JUANITO
XI
Juanito maite agurtutzeko
dauzkat bi bertso buruan
bera gurekin ez zan ibilli
zikinkeri ta eruan
amaika obra on egin ditu
ixil ixilik munduan
ni ziur nago Juanito dago
merezitako zeruan.
XII
Ez zun ezautzen maltzurkeria
ez zun ezautzen gezurra
euskalduna zan goiko maillan
maite zuan bere lurra
Jainkoak bereganatu naian
eman bizitza laburra
orra Juanito zure lagunak
ematen azken agurra.